GARA > Idatzia > Osasuna

SANTIAGO BERNABEU Osasuna eta Real Madril aurrez aurre

Gorritxoen ilusioa eta gaztetasuna zurien betebeharraren aurka

Zigandak BayArenan irabazitako konfiantza aprobetxatu nahi du Ligan oraindik behar dituen puntuak eskuratzeko

GARA | IRUÑEA

Nekearen aitzakiarekin zerikusia eduki beharko luke kronika honen titularrak, baina badirudi Osasunak kazetariok topikoak erabiltzeko daukagun ohitura amaitu nahi duela.

Egia da gorritxoen egutegia, berriro ere, partidaz beteta dagoela; izan ere, hiru egun besterik ez dira pasatu BayArenan jokatu zutenetik. Nekeak, beraz, eragina izan dezake gaurko norgehiagokan. Baina ukaezina da gaurko aurreko albistearen ardatzak ilusioa eta gaztetasuna izan behar direla.

Ilusioa, Leverkusengo partidagatik beragatik eta, oro har, Nafarroako taldeak Europan daraman ibilbide sendoagatik. Gaztetasuna, Jose Angel Zigandak Madrilera eraman duen taldeagatik. Lesioak, zigorrak, kontratuen klausulak eta entrenatzailearen erabakiak direla-eta, hutsunez beteta geratu da Osasuna eta «tapoia» bigarren taldeak ipini behar izan du. Hain zuzen, Promesaseko lau jokalarik bidaiatu zuten atzo Madrilera: Ion Erize, Oier Sanjurjo, Iñaki Astiz eta Cesar Azpilikueta.

Horietxek dira, partida hasi baino lehen, gorritxoen protagonista. Ikusteke dago ontzat edo txartzat hartu behar ditugun, gaztetasuna eta ilusioaren bertuteak argi baitaude, «bekatuak» ere bai baitituzte: esperientzia falta lehenbizikoa edota lasaikeria bigarrena. Horixe izan daiteke, izan ere, Jose Angel Zigandaren beldur nagusia, atzo bertan taldeari agiraka egin behar izan baitzion, entrenamenduan erakutsitako kontzentrazio eta tentsio ezagatik.

Real Madril aurkakoa izango dute nafarrek, gaur inoiz baino gehiago. Zuriek esperientzia eta betebeharra ipiniko dute zelaian, horien bertute eta bekatuekin ere. Kopa eta Champions Leaguetik kanpo geratu ondoren, Capelloren taldeari helburu bakarra geratu zaio, Liga, eta bertan ere, bere egoera ez da ona. Zalea, jakina, ez dago batere pozik, lorpen eza horrez gain, Bernabeun denboraldi honetan nagusitu den asperraldiarekin nekatu baita. Harmailetan sortutako presioak Osasunaren alde joka dezake gaur, batez ere gorritxoak sendo mantentzen badira partidaren hasieran. Ukaezina da, hala ere, Real Madrilgo jokalariak ohituta daudela sekulako presioa izaten, eta horrek, beraz, ez diola zailtasunik kenduko norgehiagokari.

El líder fue una sombra de sí mismo, y el Barcelona cayó ayer en La Romareda por 1-0 ante el Zaragoza. Los de Rijkaard evidenciaron todas sus carencias y el conjunto maño se impuso con comodidad. Milito inclinó la balanza con un gol en el minuto 57. Si hoy gana el Sevilla, recuperará el liderato.

Cuatro jugadores del filial entran en la convocatoria

A las bajas ya conocidas de Puñal, Delporte y Nekouman -lesionados-, Héctor Font -sancionado- y Soldado y Juanfran -cuyo contrato les impide enfrentarse al Real Madrid-, se unieron ayer otras cuatro.

Concretamente, las de Miguel Flaño y Raúl García, que sufren sendos esguinces, de rodilla y tobillo, respectivamente, y la de Corrales, con algunas molestias en la espalda.

Frente a la avalancha de bajas, las buenas noticias: la recuperación de Josetxo y la entrada de cuatro jugadores del filial en la convocatoria: Oier, Astiz, Azpilikueta y Erize. Este, además, estará en el once inicial.

GARA

HUTSUNEAK

Zigorrak, lesioak, entrenatzailearen erabakiak eta kontratuen klausulak direla-eta, Osasunak hutsunez beteta bidaiatu zuen. Deialdia osatzeko, bigarren taldeko Erize, Oier, Azpilikueta eta Astiz eraman zituen Zigandak.

Un escenario idóneo para refrendar el buen momento rojillo

El Santiago Bernabéu es, a buen seguro, uno de los campos más complicados del mundo pero, precisamente por eso, también es el escenario idóneo para conseguir «moralina» a golpe de campanada.

Algo que José Angel Ziganda tiene muy presente, sobre todo teniendo en cuenta que Osasuna se encuentra ahora mismo «bien», «fuerte» y «con confianza». «Vamos con la ilusión de intentar sumar tres puntos y lo bueno es que tenemos la motivación del Bernabéu y jugar contra el Real Madrid -explicó-. No estamos para regalar este tipo de partidos, porque necesitamos llegar a los 43 cuanto antes. Es una nueva oportunidad para sumar y refrendar que estamos en un buen momento», subrayó el entrenador osasunista.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo