lehiaketa
Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du 2007ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko, eta lanak jasotzeko epea apirilaren 19an bukatuko da. Lan irabazleak 3.800 euroko saria izango du. Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere. Kartelak ondoko testua izan beharko du: Bilbao 2007 Aste Nagusia abuztuak 18-26 agosto. Lanak Barrainkuako kultur etxean aurkeztu behar dira, 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara. Aukeratutako sei kartelak Barrainkuako kultur etxean eta Udalaren webgunean jarriko dituzte; ondoren, herri bozketa egiteko epea zabalduko dute. Botoak zuzenean Barrainkuan bertan, Udalaren webgunearen bidez edota lehiaketaren laguntzaile direnen bidez eman ahal izango dira.