GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Euskal Herriko Itzulia

Goi mailako tropela lehiatuko da

Valverde, Samuel Sanchez, Contador, Di Luca eta Saunier Duval taldea dira faborito nagusiak, baina izarren zerrenda luzea da

Unai IRARAGORRI | BILBO

Pro Tourreko izarren tropelak beteko ditu gaurtik larunbatera arte Hego Euskal Herriko errepideak. Euskal Herriko Itzuliak partaidetza onena bilduko du gaur Urretxun, eta goi mailako txirrindulariak lehiatuko dira, Oiartzunen txapela janzteko. Alejandro Valverde, Samuel Sanchez, Alberto Contador eta Danilo di Luca liderrak eta Saunier Duval taldea errepidean lehia ederra eta erakustaldiak emateko prest dira. Zaleek gozatzeko aukera aparta dute.

Lau faborito daude: Valverde, Samuel, Contador eta Di Luca. Izan ere, ibilbide oso aproposa dute, eta talde bat nabarmentzekotan, Saunier Duval egin behar da. Apustuek bost horien alde egiten dute, ezbairik gabe.

Samuel Sanchezek ezin hobeto prestatu du Euskal Herriko Itzulia. Valentzian korritu zuen lehenengoz aurten, eta Paris-Nizan azaldu zen; 9. sailkatu zen. Entrenamenduetan oso arin ibili da eta taldearen babes osoa izango du. Valverdek, berriz, hiru garaipen eskuratu ditu aurten, Valentziako eta Murtziako itzuliak tartean, sasoian ez den arren. Egia esan, denboraldiko aurreneko xedea Urretxun du. Samuelek bezalaxe, talde sendoa izango du alboan murtziarrak. Erlojupekoetan hobetu du, gainera.

Dena den, denboraldiko protagonista Discovery taldeko Contador da. Madrildarrak Paris-Niza ospetsua eta Gaztela eta Leongo itzuliak irabazi ditu, eta hainbat erakustaldi eman ditu. Horregatik, azkenak emateko da, eta Euskal Herriko Itzulia luzeegia egingo zaion dudak ditu berak ere.

Azkenik, Di Luca onena izango dugu Urretxun. Italiarra eskas aritu zen iaz, eta ez zituen helburuak bete. Aurten, ordea, oso ondo hasi da eta bi garaipen pilatu ditu. Liquigas taldekoak dohainak ditu orain dela bi urte bezala irabazteko.

Lau horiek Saunier Duval taldea gainditu beharko dute. Matxin zuzendariak talde itzela aurkeztuko du, eta hiru buru ditu: Gomez Marchante eta Mayo eta Gil euskaldunak. Triskantza sortzeko aukerak izango dituzte maldan gora.

Beste faboritoak

Zorionez, izarren zerrenda luzea da eta hainbat txirrindulari ezin dugu ahaztu; esaterako, Schleck, Cunego, Evans, Rogers, Colom eta Mancebo. Maila dute podiuma zapaltzeko.

Beste batzuek etapak izango dituzte helburu, hala nola Rebellin, Schumacher, Nocentini, Astarloa, Voeckler, Voigt eta Davis-ek. Sastrek edo Menchovek, berriz, Tourra dute jomuga.

Taldeen artean, Saunier Duval da aipagarriena, baina badaude beste batzuk nabarmentzeko. Caisse d'Epargne taldeak sekulako denboraldia egin du orain arte. CSCk txirrindulari sendoak ditu, eta Lamprek Giroko taldea izango du, hau da, Cunego bera, Vila euskalduna, Caruso, Bruseghin eta Valjavec. Discoveryk Contador du lider, baina Brajkovic, Egoi Martinez, Davis eta Paulinho taldekideak goi mailakoak dira. Predictor-Lottok talde aproposena aurkeztuko du, Evans, Horner edo Cioni igotzaileak dira-eta. Rabobank taldeak izen nabarmenak izango ditu, Menchov, Rasmussen eta Dekker gaztea, baina zalantza da errepidean zein maila emango duten. UCI Pro Tourretik at, Relax-ek izar guztiak ekarri ditu: Mancebo, Sevilla, Vicioso eta Santi Perez.

Guztira, 21 euskaldunek parte hartuko dute Itzulian; tropelaren %12a, hain justu. Azken 15 urteetan Aitor Osak eta Mayok besterik ez dute irabazi. Mayok berak eta Gilek ez dute erraza izango aurten; Egoi Martinez eta Vila aurreneko hamarretan sartzen saiatuko dira, eta Astarloak saio bat irabazi nahi du klasikoak baino lehen.

BIGARREN MAILAN

Schleck, Cunego eta Evans txirrindulariek dohainak dituzte edozein lasterketatan nagusitzeko eta podiumean izateko. Ziur asko, aurreneko taldean arituko dira; zalantza da, ordea, noraino heltzeko gai izango diren.

22 EUSKALDUN

Mayo eta Gil itzulia irabazten ahaleginduko dira Saunier Duvalen; Egoi Martinez eta Vila aurrerapausoa emateko azalduko dira; eta Astarloak saio bat du helburu; gainerakoak onenak ematen saiatuko dira etxeko itzulian.

El recorrido es explosivo con tres finales en alto y una crono decisiva en Oiartzun

La organización ha dispuesto 36 puertos en las cinco primeras etapas y una crono para cerrar la vuelta. Los dos primeros días van a ser de eliminación, con los finales en Santa Barbara hoy y las Cuevas de Pozalagua mañana en Karrantza, y nueve y siete altos, respectivamente.

La llegada a Gasteiz puede ser el día de «descanso». El jueves Azpirotz marcará diferencias y el viernes es la etapa más dura con Agiña, Aritxulegi, Jaizkibel y Erlaitz. La complicada crono de Oiartzun pondrá el punto y final al sufrimiento. Todos miran al cielo y rezan, esperando que no llueva.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo