GARA > Idatzia > Pilota

BEREZKOAK

Sorhuet eta Ozafrain aise nagusitu dira

A.A. | DONOSTIA

Espero zen moduan, Sorhuetek eta Ozafrainek aise menderatu zituzten Etxeberri eta Istillarte Donibane Garaziko trinketean jokatutako Berezkoen Binakako Txapelketaren bigarren finalerdiko lehen partidan (40-18).

Irabazleek hasiera-hasieratik hartu zuten aurrea, eta neurketa kaskarra izan zen; alde handia egon zen. Partidako berdinketa bakarra hirunakoan etorri zen, baina hortik aurrera Sorhuetek eta Ozafrainek 13 tanto egin zituzten segidan, eta 16 eta 3ko emaitzak erabat apurtuta utzi zuen lehia.

Norgehiagokaren bigarren zatiak, beraz, ez zuen batere emoziorik izan, eta 15-16 tantoko aldearekin beti atzetik ibili ziren Etxeberri eta Istillarte. 30 eta 12koa izan zen Sorhueten eta Ozafrainen alde nabarmenetako bat, eta amaieran 40 eta 18 nagusitu ziren. Kanporaketako bigarren partida datorren ostiral arratsaldean jokatuko dute Angeluko trinketean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo