GARA > Idatzia > Errugbia

Top 14

Avironek jaitsierako postuetatik ihes egiteko aukera paregabea dauka

J.L. | BAIONA

Avironek jaitsierako postuetatik ihes egiteko aukera paregabea izango du gaur, etxean, Jean Dauguer zelaian, Narbonne hartuko du, 18.30ean.

Hemendik aitzinerako partida guztiak garrantzitsuak izango dira zuri-urdinentzat, baina gaurkoa bereziki izango da garantzitsua, izan ere, jaitsierako postuan borrokan dabilen aurkaria izango baitute aurrez aurre, Avironen Ligakoa, alegia.

Gaur garaipena lortuta, gainera, Lapurdiko hiruburukoek jaitsierako postuak atzean uzteko modua izango du. Avironek Narbonne baino hiru puntu gutxiago ditu, eta lapurtarrek aukera paregabea dute aurkari zuzen bat atzean uzteko.

Galduko balute, berriz, maila galtzeko urrats handia egingo lukete, Liga amaitzeko oso gutxi geratzen baita. Jokalariei dagokienez, Avironek ez du baja garrantzitsurik izango, eta duen talderik onena zelairatzeko aukera paregabea izango dute. Avironek joan den astean astindu handia hartu arren, hori ahaztuta omen dute zuri-urdinek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo