GARA > Idatzia > Irrati-telebista

Bidebieta, irrati Ğindiğaren eta Ğalternatiboğaren eredua

Bidebieta, «irratiaren beste aurpegia» izendatu dute sortzaileek. Orain hamar urte Leioako Kazetaritza ikasle batzuen ekimenez sortua, eraldaketa nabarmena izan du azken urteotan eta, Basauriko herri irrati izatetik, Bizkaira (FMan) eta mundura hedatu da.

Amalur ARTOLA | DONOSTIA

Aurreproiektuari 1996 urtean ekin bazioten ere, urtebete geroagokoa du Bidebietak sortze data. Azken bi urteetan garapen eta eraldaketa nabarmena izan du irratiak eta, hartara, Basauriko herri irratia izatetik Bizkaia osoan FMan emititu eta Estatu espainolean ere (sarean) harrera bikaina izatera iritsi da; Internet bidez soilik, hilero 15.000 pertsonek entzuten dute irratia.

Ibai Villapun irratiko koordintzaile orokorraren esanetan, «Euskal Herriko lehenengo irrati bere eskuko, indie edo alternatiboa» da Bidebieta, «aurrez irrati libreak egonda ere, gurea desberdina delako; helburu komertzialak ditugu eta bertan lan egiten dugunontzat lanbidea da, soldata jasotzen dugu».

Hiru ardatz nagusitan biltzen da Bidebietaren egitasmoa; informazioa, kultura eta musika. «Agian irratia musika aldetik nabarmentzen da, errazagoa delako ezberdintasuna alor horretan markatzea, baina albistegietan tartea eskaintzen diegu beste leku batzuetan lekurik ez daukaten berriei eta kultur ekitaldiekin ere berdin egiten dugu», azaldu du Villapunek. Programazioan ohiko hedabideetan asko ageri ez diren musika estiloei eskaintzen dizkiete saioak eta, informazioaren alorrean, Basauri eta Bizkaia nagusi badute ere («oraindik ere Basaurirekin konpromiso berezia dugulako»), euren irizpideen arabera interesgarri jotzen dituzten albisteak ematen dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo