Oroimen historikoa berreskuratzeko konpromiso taula bat aurkeztu dute
Frankismoaren biktimei justizia egiteko eta Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzeko instituzioen lana atal garrantzitsua dela kontuan hartuta, Lau Haizetara Koordinakundeak hamabi betebehar jasotzen dituen proposamen bat osatu du. Orain, konpromiso horiek alderdi politikoek bere egitea nahi dute eta horretan arituko dira datozen maiatzaren 27an egingo diren hauteskundeei begira.
Gari MUJIKA
Erregimen frankistak hildako herritarren izena eta izana, eta oroimen historikoa berreskuratze lanetan diharduten taldeak eta eragileak biltzen dituen Lau Haizetara Koordinakundeak ekitaldia egin zuen atzo Eibarko Untzaga enparantzan, eta bertan aurkeztu zuten iristear dauden maiatzeko hauteskundeei begira alderdiek bere egitea nahi duten proposamena. «Oroimenaren taula» izeneko proposamenaren bidez «Euskal Herriaren oroimen demokratikoa eta antifaxista» berreskuratzea dute xede, bai eta frankismoaren «milaka eta milaka biktimei justizia» egitea ere. Hamabi dira taulak jasotzen dituen neurriak.
Bigarren Errepubilkaren urteurrenaren hurrengo egunean egin zuten halabeharrez ekitaldia Eibarren. Ahaztuak elkarteko Martxelo Alvarezek azaldu bezala, nahiz eta orain dela hilabete eskatu zuten, bertan, Untzagako plazan, ekitaldia egiteko baimena, hilak 12an, bi egun lehenago ukatu egin zietela salatu zuen. Egun berean, EB-Berdeak taldeak urtero egiten duen ekitaldia baitzegoen. Untzaga euren «esparru pribatua» ote den galdetu zuen, baina, hala ere, bi egunetan jarraian egindako ekitaldiak alderaturik, atzokoaren argazkia esanguratsuagoa eta eurentzat garrantzitsuagoa zela nabarmendu zuen, bertan bildutako lagunek «Estatu kolpearen biktimekiko justiziaren, egiaren eta ordaintzaren aldeko lanean konpromiso irmoa dutelako».
Lau Haizetara Koordinakundean bertan ondoko elkarteak daude: Ahaztuak 1936-1977, Andikona (Otxandio), Debagoienako Fusilatuen Senideen Batzordea, EAE-ANV, Geureak 1936, Izquierda Republicana, Katin Txiki (Oiartzun), Martxoak 3 Elkartea, Memoriaren Bideak (Nafarroa), Oroituz (Andoain), La Rosa Negra (Iruñea) eta Uliako Taldea (Donostia). Bere deialdiari jarariki, ehun lagun inguru elkartu ziren Eibarko Untzaga enparantzan. «Gora Errepublika, gora herri borondatea! 1931-2007» leloa zeraman pankarta atzean zutela, eta ikurrina eta bandera errepublikarra agerian, txalapartaren doinuek hasi zuten ekitaldia.
Justizia eta egia
Koordinakundeko kide batek hartu zuen hitza segidan, eta 1931ko apirilaren 14ko eguna gogoratzeko eguna dela nabarmendu zuen, baina eguna bera baino bere ondotik etorri zen Bigarren Errepublikak bere baitan zituen «baloreak» direla garrantzitsuenak azaldu zuen. Hala, Euskal Herriaren nazio eskubideak ekarri zituen gogora eta Esteban Urkiaga Lauaxeta olerkariaren eta borrokalariaren aipu batzuk irakurri zituen.
Frankismoaren errepresaliatu politiko eta fusilatu guztien omenez ohorezko aurreskua dantzatu zuten segidan bi dantzarik, eta ondotik Lau Haizetara-ko beste kide batek hartu zuen hitza maiatzeko Udal hauteskundeei begira adostu duten proposamena aditzera emateko.
Estatu kolpearen ondotik ezarritako erregimen frankistaren ondorioak Estatu espainol osoan bezala, Euskal Herrian ere nabarmenak eta agerikoak izan arren, oraindik oroimen historikoa berreskuratzea eta frankismoko biktimei birgaitzea ez dela eman salatu zuten. Hala, justiziaren eta egiaren bidean Euskal Herriko herri eta auzo guztietan eragin behar den bezala, alor politikoan eta instituzionalean ere bidea egin behar dela iritzi dute. Eta horrela, alor instituzionalaren bidean eragitearren osatu dute Koordinakundeko kideek konpromisoen taula, hori hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi eta hautetsi guztiek bere egin dezaten; are gehiago, alderdi bakoitzak beren udal programetan jaso dezatela nahi dute.
Sinbologia guztien desagertzea
Hamabi betebehar jasotzen ditu atzo aurkeztutako «Oroimenaren Taulak», eta Euskal Herriko udaletxeen eta instituzio desberdinen parte-hartzea eta konpromisoa beharko dituzte hori ek guztiak gauzatzeko.
Lehenbiziko atalak, esaterako, indar politikoen eta instituzioen terminologiatik «duintasuna berreskuratzea» eta horren gisako esaerak kentzea eskatzen du. Izan ere, Koordinakundearen ustez, «gure senideek eta frankismoaren biktimek ez baitzuten inoiz duintasuna galdu: berarekin eta bere alde borrokatu eta hil baitziren».
Udaleen ardura izango litzateke baita udalerrietan «Izen Guztiak» goiburuarekin frankis- moan hildako, galdutako edota bestelako biktima guztiak barneratuko dituen errolda bat osatzea ere bai. Bestelako errolda batzuk osatu beharra ere ikusten dute: batetik, errepresalia ekonomikoak eta konfiskatzean jaso zituzten herritar guztiena, eta bestetik, «oroimenaren tokiak» direnak: kartzelak, atxiloketa-lekuak, ehorzte-lekuak, fusilaketa-lekuak...
Sinbologia eta termino frankista guztiak desagertaraztea ere eskatzen du proposamenak, bai eta Euskal Herritik ustiatu zituzten artxiboak, dokumentuak eta bestelakoak berreskuratzeko neurriak eta ikerketan indarrean jartzea; Pablo Picassoren ``Gernika'' koadroa Euskal Herrira ekartzea eskaera horien artean kokatzen dute.
Oroimen historikoaren berreskuratzea eta mantentze xede izanik, transmisiorako plan zehatz bat osatzea eta indarrean jartzea ere eskatzen du «Oroimenaren Taulak», eta horretarako irakaskuntzaren alorrean eragin behar dela deritze. Hala, osatzen bidean dagoen Euskal Curriculumaren baitan hala- koak jasotzea eskatu dute.
Biktima guztien errolda
Amnesty International-ek gomendatu bezala, frankismoaren krimenak gizadiaren kontrakoak bezala izendatzea eskatzen du proposamenak, eta konpromiso horiek gauzatzen direla ziurtatzeko eta norabide horretan lanean jarraitzeko, udalerri eta herrialdeetako batzordeak eratzea eskatzen dute.
Ahaztuak elkarteko bozeramaile Martxelo Alvarez izan zen jendaurrean hitza hartu zuen azkena, "Internazionala'' eta "Eusko gudariak'' abestu eta ekitaldiarekin amaitu baino lehen.
Alvarezen esanetan, atzoko ekitaldia askatasunaren aldekoa izan zen, bertan «guztiok, izan nahi duguna, inoren mugapenik gabe, erabaki ahal izatea» zelako aldarrikatu zutena. Ahaztuetako ordezkariaren esanetan, aldarrikapen horiekin ez dute «optika historizista» bultzatu nahi, baizik errepublikaren banderaren atzean «eguneroko lanaren bidez berreskuratu beharreko baloreak» daudela, eta ildo horretan jarraitu beharra dagoela.
Oroimen historikoa «eraldaketarako elementua» dela aldarrikatu zuen, eta iragana baino etorkizuna islatzen duela; hain zuzen ere, bestelako Euskal Herria baten etorkizuna, frankismoko biktimei eta herrritar guztiei begira justizia eta egia oinarri izango dituena.
Lau Haizetara Koordinakundeak osatu duen proposamena alderdi politiko guztiei aurkeztuko diete, udal hauteskundeak direla-eta bakoitzak bere udal programan jasotzeko eta gero konpromisoak indarrean jar ditzan.
Lau Haizetara reiteró que en un principio preveían realizar el acto el sábado, en el aniversario de la Segunda República, pero que a pesar de haber realizado la petición hace más de un mes, el Ayuntamiento les comunicó su negativa el pasado jueves.
Más que recordar el aniversario de la proclamación de la Segunda República, los participantes ensalzaron los valores que defendía el sistema republicano. En este punto incidieron sobre los derechos nacionales de Euskal Herria y sobre los de sus ciudadanos.
El representante de Ahaztuak Martxelo Alvarez reivindicó durante su intervención que el de ayer fue un acto por la libertad. Un acto en el que exigieron que se respete la libertad de los ciudadanos para decidir libremente su futuro, «sin que nadie se lo coarte».
Durante el acto realizado ayer en la Plaza Untzaga del municipio armero, dos dantzaris bailaron un aurresku de honor en memoria de las víctimas, los desaparecidos y los represaliados políticos del régimen franquista, ante la ikurriña y la bandera republicana.
La Coordinadora Lau Haizetara, en la que toma parte también Acción Nacionalista Vasca (ANV), mostró ayer su solidaridad con la formación que preside Kepa Bereziartua y que participó también en el acto celebrado ayer por la mañana en la Plaza Untzaga de Eibar. El representante de Ahaztuak Martxelo Alvarez denunció «el intento de criminalización» que padece la señalada formación política, y reivindicó su derecho de concurrir a los comicios de mayo si así lo deseara.
«Se está intentando criminalizar a una formación con una trayectoria política que se remonta a 1930 y que participó activamente en la defensa de la República en el transcurso de la Guerra Civil», incidió Alvarez, que censuró los impulsos políticos que han motivado este intento de criminalización de ANV.
«No entendemos que por el simple hecho de querer presentarse a las elecciones en una democracia, como se supone que tenemos, se vea en el centro de la marejada. Ya va siendo hora de hablar menos de banderas y de conmemoraciones vacías y más de medidas prácticas de democracia», exigió Alvarez.
La propuesta que la coordinadora hará llegar a todas las formaciones políticas se basa en una docena de compromisos y quehaceres concretos en el plano institucional. Esperan así que tras los comicios de mayo puedan impulsarse y materializarse.
Terminología
Retirada de la terminología institucional y política de expresiones como «recuperar o devolver la dignidad».
Censo Global
Elaboración de un censo que en cada localidad recoja los muertos, desaparecidos y demás víctimas del franquismo.
Represalias
Elaboración de un censo de las personas que sufrieron represalias económicas e incautaciones durante el franquismo.
Rehabilitación
Impulsar la rehabilitación de los funcionarios y trabajadores de las instituciones afectados por la victoria franquista.
Simbología
Eliminación de todos los símbolos y topónimos que ensalcen elementos franquistas.
Lugares de memoria
Elaboración de un censo de los «lugares de memoria» como las cárceles, lugares de detención, fosas comunes, penales...
Plan de transmisión
Elaborar un plan de transmisión de la memoria histórica que contemple actuar sobre los planes de estudio.
Archivos
Puesta en marcha de medidas de recuperación y conservación de los archivos con información sobre las víctimas.
Fosas Comunes
Impulso y voluntad de búsqueda e identificación de las fosas comunes.
Anular Sumarios
Exigir la anulación de todos los sumarios y expedientes incoados por el franquismo.
Crímenes
Impulsar las iniciativas que promuevan la consideración de los crímenes franquistas como «de lesa humanidad».
Comisiones
Creación de comisiones locales y provinciales para llevar adelante la propuesta.