GARA > Idatzia > Tau

Baskonia Garaipen grisa Alicanten

Lehen zatia alperrik bota arren, Tauk ez du barkatu

Hirugarren laurdenean erabaki zuten gasteiztarrek partida, sei puntu baino ez baitzituzen jaso

ETOSA ALICANTE 73
TAU BASKONIA 66

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Burua eta gorputza erronka gogorrago eta ilusionagarriagoetarako prestakuntzan dutela, distira handiegirik gabe atera zuen atzo Baskoniak Alacanten zuen konpromezua. Kantxan duten guztia jarri behar izanik gabe, Maljkovicenek, behar izan zutenean estututa, nahikoa erraz gainditu zuten Alicante ahula nahiz eta lehen zati osoa alperrik bota zuten.

Bi zati oso desberdineko partida jokatu zuen atzo Baskoniak Alacanten. Bigarrenean ez zuen aparteko jokorik egin, baina defentsa gogortzea nahikoa izan zuen -Alicantek sei puntu baino ez zituen egin hirugarren laurdenean- garaipena eskuratzeko. Aurreneko zatia, ordea, aspaldiko okerrena izan zen eta sarri hotzak izaten diren estatistikak nahikoa dira Baskoniak egindako joko eskasa azaltzeko.

Tentsiorik gabe irten ziren gasteiztarrak eta ez erasoan ezta defentsan ere ez zuten ohiko mailarik eman eta Scola (0), Rakocevic (0) edo Prigioni (-1) jokalarien balorazioek, edo egindako zortzi baloi galerek argi uzten dute baskonisten joko maila eskasa.

Batez ere, Splitterrek, eta neurri apalagoan Housek, eutsi zioten taldeari. Etxekoen artean Larry Lewisek min handia egin zuen, baina zorionez, bigarren laurdenaren ondarrean jarritako zonakako defentsak desabantaila puntu bakarrean utzi zuen Planinicen hiruko batek (36-35).

Beltzetik zurira aldatu zen lehia atsedenaldiaren ondoren. Lehen zatian izandako erraztasunak amaitu zirenean, Alicantek pot egin zuen eta sei puntu baino ez zituzten egin hirugarren laurdenean.

Scola eta Prigioniren suspertzearekin eta Trifon Pochi adierazitako teknika baten ondoren, azkar hartu zuen aldea Baskoniak eta indar gehiegi xahutu gabe, -Rakocevicek hartutako kolpea izan zen susto bakarra-, garaipena lotu zuten.

 

 

Splitter

Beste behin ere, brasildarra izan zen Baskoniako jokalaririk erabakiorrena. Arazo fisikoak gaindituta, sekulako bolada onean dago eta 17 puntu eta 11 erreboteekin, jardunaldiko jokalaririk onena izatetik oso gertu geratu zen.

Jaurtiketa libreak

Maljkovicek egunero lantzen duten zerbait dela esan arren, ehunekoak atzo kezkagarriak izan ziren 26/18 asmatu zituzten, %69. Zoran Planinic 8/4 sartuta, izan zen txarrena alor horretan gasteizkoen artean.

Maljkovic vio «muchos errores»

Boza Maljkovic comenzó su análisis del partido recordando que están trabajando duro para «estar bien en los momentos importantes» que están por llegar. Del choque de ayer en Alicante destacó que «comenzamos muy blandos en defensa, muy lejos del balón y les dimos mucho sitio para jugar 1x1. Ellos metieron canastas fáciles y perdimos unos 8 ó 9 balones, algo que un equipo serio no puede hacer».

«En el segundo tiempo empezamos mucho mejor en defensa, corregimos nuestros errores, hemos cogido una renta que mantuvimos hasta el final. Fue un partido en el que mi equipo no jugó a gran nivel, tampoco Etosa, fue un partido con muchos errores pero creo que merecimos ganar».

Sin querer dar nombres propios, Maljkovic también envió un pequeño recado a algunos de sus jugadores. «Algunos salieron dormidos y por eso los cambié tres o cuatro veces, pero no sale siempre como quieres. Hemos cambiado el chip en las segunda parte, sobre todo defendiendo, hemos ganado unos balones y jugado como equipo». J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo