GARA > Idatzia > Kultura

Lucia Lacarra dantzariak Zumaiako Urrezko Domina jaso zuen atzo ekitaldi batean La Coral de Bilbao provoca «bravos" con «Carmina Burana"

ZUMAIA

Aurtengo San Telmo jaien egitarauaren barruan, atzo Maria Eugenia Arrizabalaga alkateak Zumaiako Urrezko Domina eman zion Lucia Lacarrari.

Ekitaldia 19:00etan hasi zen, Udaletxe berriko Areto Nagusian. Udaleko Bozeramaile Batzordeak -talde politiko guztiak daude ordezkatuta- aho batez erabaki zuen Lucia Lacarrari Urrezko Domina ematea «lan ibilbidean mundu osoaren aitorpena eta esker ona lortu dituelako, une oro giza baloreak erakutsirik, eta mundu osoan zumaiarren enbaxadore lana egiten duelako». Lucia Lacarrak jaso duena Zumaiako historian emango duten lehenengo Urrezko Domina izango da, eta Luciak saria jasotzeko merituak egin dituela nabarmendu dute. «Zumaiar saiatua da, heldu den lekura iristeko lan ikaragarria egin duena, inork ez dio ezer opari eman».

Gaztea izan arren, dagoeneko munduko saririk garrantzitsuenak jaso ditu. «Espainiako eta Euskadiko agintariek ere aintzatespena erakutsi diote. Guk, ordea, oraindik ez diogu halako aitortzarik egin, eta besteen pare jartzeko, zumaiar bati eman dakioken kondekoraziorik handiena eman nahi diogu», azaldu dute udal ordezkariek.

Era berean, dantzari gaztearen izaera nabarmendu dute. «Apala eta hurbila da. Zumaiako herriak asko maite du eta berak beti erantzuten dio maitasun horri. Horretaz gain, elkarrizketa guztietan aipatzen du zumaiarra dela eta zein berezia izaten den berarentzat herritarren aurrean dantzatzea. Zumaiaren izena mundu osoan zabaltzen du». Lacarra gaur egungo ballet klasikoaren dantzaririk garrantzitsuenetarikoa da. Joan den abenduan Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo