GARA > Idatzia > Musika

Los Planetas, hamabost urte espazioan bira eta bira, zorabiatu arte

A.B. | BILBO

«La Leyenda del Tiempo» izeneko lana plazaratu zuen bere garaian Camaron flamenko kantari itzelak, eta, hiru urteko isilaldiaren ostean, zazpigarren lana, «La Leyenda del Espacio» (BMG, 2007), kaleratu du orain Los Planetas talde entzutetsuak, aurten 15 urte beteko dituela profitatu nahian.

Flamenkotik abiatuta ibaia gurutzatu eta rocka aurkitu nahi izan zuen Cadizko artistak eta berak utzitako txalupa hartu eta beste ertzera itzuli nahi dute orain granadarrek, ohiko duten noise psikodelikoa flamenko kantaeraz zipriztintzeko.

Laguntza ere izan dute horretarako, Alhambra parean bizi den Enrique Morente handiaren ahotsarena, iaz hildako Sideral disko jartzaileari eskainitako kantuan.

Granadarrekin batera Tarik y la Fabrica de Colores talde kordobarrak joko du. 1989an sortua, hiru lan plazaratu ditu, azkena «Sequentialee» (Mushroom Pillow, 2005). Kontzertua, datorren larunbatean, Bilboko Santana 27 aretoan, 21.00etan. Sarrerak, 22/26 eurotan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo