GARA > Idatzia > Futbola

ARETO FUTBOLA

MRA Navarrak opari gehiegi egin ditu, eta horrela ezin da irabazi

MRA NAVARRA 4

DKV ZARAGOZA 4

Jon LEUNDA | IRUÑEA

MRA Navarrak aukera paregabea zuen joan den astean galdu zuen laugarren postua berreskuratzeko, baina berdeek ezin izan zuten garaipenik lortu, eta gaur egun bosgarren daude. Hori bai, Benicarlok gaur irabazi edo berdinduko balu, Irurtzungo taldeak seigarren jarraituko luke.

Lehendabiziko zatia ikusgarria izan zen, batez ere sei gol ikusi ahal izan zirelako. Joko aldetik, opari dezente egin zituzten bi taldeek, baina futboleko gatza golak direnez, sei ikusi ahal izan zituzten zaleek.

Kanpotarrak aurreratu ziren laugarren minuturako, baina bederatzigarren minutuan etxekoek partidari buelta eman zioten. 12. minutuan Alexandrek berdindu egin zuen, eta hurrengo jokaldian Lukaianek aurreratu zituen nafarrak.

Hurrengo bost minutuetan, ordea, Aragoikoek beste bi gol egin zituzten, eta berriro ere kanpotarrak aitzineratu ziren. Hirugarren gola sartu eta erditik atera bezain azkar adostu zuen partida Lukaianek, eta 3-3koarekin joan ziren bi taldeak atseden hartzera.

Bigarren zatian inork ez zuen galdu nahi, eta hori nabaritu zen. Bi taldeek aukerak izan zituzten, baina Vassourak egin zuen 3-4koa. Partida amaitzeko bost minutu falta zirenean Eseberik egin zuen berdinketa, ordea. Hortik amaierara, ez zen ezer gertatu.

MRA NAVARRA

4

DKV ZARAGOZA

4

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo