GARA > Idatzia > Musika

Amy Winehouse Beenie Man Jimi Tenor & Kabu Kabu

«BACK TO BLACK" (BACK TO BLACK, 2007) «UNDISPUTED» (Virgin, 2006) «JOYSTONE" (JOYSTONE, 2007)

Musika munduko izar mediatiko asko bezala, Amy Winehouse abeslaria ezagunagoa egin da bizitza pertsonaleko goraberengatik egiten duen musikagatik baino. Orain aurkeztu duen bigarren disko honetan 60ko hamarkadako soul eta jazzaren eragina nabaria da, eta abesteko eran Sarah Vaughan eta Macy Grayrekin parekatu izan dute. Eragiten duen polemikagatik ez balitz, ziurrenik ez zen horren ezaguna egingo, nahiz eta eskaintzen duen musikagatik soilik ere kasu egitea merezi duen.

Zazpi urte zituela grabatu zuen lehenengo kanta eta Jamaikako musikaren garapena ulertzeko ezinbesteko abeslaria da. Dancehall izeneko reggaearen adar dantzagarri, komertzial eta polemikoaren (letra oso kritikagarriak ditu) izar handia da, eta 90eko hamarkadaz geroztik AEBetan ere izugarrizko arrakasta lortu du. Reggae klasikoarekin antzekotasun handirik ez duen musika egiten du eta azken disko honetan rap eta reggaeton musikako izen ezagunekin lan egin du. Uztailean etorriko da Euskal Herrira.

Pertsonaia bitxia da Jimi Tenor. Finlandian jaioa, 70eko hamarkadako soul, funk eta techno musikak izan ditu eragin handienak. Sahko, Warp edo Kitty-Yo disko etxeekin grabatu du. Musikaren adar guztietara irekia dago eta kaleratu dituen diskoetan aniztasun handia antzeman daiteke. Azken honetan, Fela Kutiren kolaboratzaile izandako Kabu Kabu izan du lagun eta Helsinkin grabatu dute bertako jazz musikariekin. Jazz, pop, funk eta erritmo afrikarren arteko uztarketa ederra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo