GARA > Idatzia > Ikusmira

Jakinaren gainean egundokoa antolatu zuten eta alkateari ez zitzaion txantxarako gogoa joan

O rain dela astebete goiz oso batean izandako auto ilara ikaragarriak direla-eta Bilboko alkate Iñaki Azkunak esan zuen egundokoa antolatu zutela. Arrazoi zuen, baina zirkulazio arazo handi hura jasan zuten herritarrei alkatearen txantxak ez zien barregura handirik emango. Barregura gutxiago emango die, hala ere, oker hura gerta zitekeenaren jakitun izanda egin zutela jakin ostean. Izan ere, Fulcrum enpresaren arduradunek Udaleko eta Aldundiko Garraio, Errepide eta Zirkulazioko arduradun nagusiei esan zieten Basurtuko oinezkoen zaldaineko uztaia aldatzeak aurrez ikusitakoa baino denbora handiagoa beharko zuela eta ez zutela beren gain hartuko gerta zitekeenaren erantzukizunik. Herri erakunde batek herri lan bat hasten duenean, kontratatutako enpresak lana ondo egiteko ardura du, eta gaizki eginaren erantzukizuna erakunde horrena da herritarren aurrean. Kasu honetan erantzukizun hori handiagoa da, kontratatutako enpresaren azalpen teknikoei muzin egin eta Bilbon izan den zirkulazio geratzerik handiena sortarazi zuten-eta. Baina erantzukizun hori ez da txantxa batekin kitatzen, ezta teknikari baten dimisioarekin. Erantzukizun politikoa behar dute kitatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo