GARA > Idatzia > Kultura

«Bideak, aldapak eta bihurguneak», Juan Luis Zabalaren azken liburua

I.A. | DONOSTIA

Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963) filologoa da ikasketaz eta kazetaria lanbidez, baina libururik idazteko tarterik ere aurkitzen du. «Bideak, aldapak eta bihurguneak» izenburuko narrazioa kaleratu berri du.

Azaldu zuenez, bizikleta maite duen neska gazte bat da protagonista. Neba txirrindulari profesionala du eta bera ere kirol horretan saiatzen da (emakumezkoa izateak dakartzan zailtasunekin). Izenik ematen ez zaion neskato horren zalantzak eta kezkak dira, bada, «narrazioaren motorra». Bi arlotako kezkak dira horiek: txirrindularitza zaletasunari, afizioari eutsi nahia, batetik; eta arazo sentimentalak, nerabe baten gorabeherak, bestetik. Eguneroko baten bitartez agertzen ditu oro.

Zabalaren ustez, nebaren ibilbideak Iban Mayok iaz egin zituenak ekar ditzake gogora; haren inguruan sortu esamesen munduari dagokionez batik bat. «Omenaldi txiki bat da txirrindulari orori, eta kritika taberna zuloko kirol kritikaren inguruan», laburbildu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo