GARA > Idatzia > Lagun Aro

ACB Liga

Azken garaipenek kanporaketa jokatzeko aukera bat eman diote Bilbao Basketi

GARA | BILBO

Lagun Arok bere kirol egoera egonkortu du ACB Ligan. Hirugarren urtez jarraian mailari eustea xede zuen talde bilbotarrak denboraldi hasieran eta, Akasvayuren aurka irabazi ostean, gauzatu dute helburua.

Hala ere, gogoz ekiten jarraitzeko beste arrazoi bat atera zaie bidera bizkaitarrei: jarraian lorturiko hiru garaipenei esker, Vidorretaren taldeak ACB Liga irabazteko kanporaketetan bere burua sartzeko aukera bat dauka. Gauzatzen zaila den abagunea da, baina ezin dio muzinik egin.

Hamargarren postuan dago egun Bilbao Basket, 14 garaipenekin. Falta diren hiru jardunaldietan etxetik kanpo Caja San Fernando eta Tauren kontra jokatu beharko dute, eta La Casillan Pamesa izango da aurkari.

Arerio latzak eta zuzenak

Arerio latzak daude kanporaketetako leihan. Oraingoz Pamesa da ligako zortzigarrena, kanporaketarako azken sailkatua oraingoz, 16 garaipenekin. Bederatzigarren MMT Estudiantes dago, 15 garaipenekin, baina partida bat gutxiago jokatuta. Bilbao Basketen atzetik, aldiz, Caja San Fernando dago, bilbotarrek adina garaipen eskuratuta. Aurkari zuzenei egin beharko diete aurre bizkaitarrek.

Bestetik, puntu aldeek garrantzia eskerga izanen dute. Pamesaren aurka galdu egin zuten lehenengo itzulian. Ostera, Caja San Fernando eta Estudiantesekin alde dute markagailua.

Bestalde, Estudiantes eta Pamesak ere elkarren aurka jokatu behar dute. Partida horretako emaitzak asko erabaki lezake.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo