GARA > Idatzia > Real Sociedad

Berritze automatikoari uko egin dio jokalariak

«Hoberena klubari zama hori kentzea zen», dio Aitorrek

Jokalari arrasatearrak klubarekin kontratuaren berritze automatikorako klausula deuseztatzea zergatik akordatu duen azaldu zuen atzo

GARA | DONOSTIA

Realak bere kapitaina galduko du udan. Foiletoi luzeak amaiera izango du, klubak eta Aitor Lopez Rekartek, jokalariaren kontratuaren berritze automatikorako klausula deuseztatzea akordatu baitzuten larunbatean.

Berak ez du uste foiletoi bat izan denik, baina istorioak zenbat iraun duen eta zer nolako gorabeherak izan dituen kontuan hartuta, horrelakoa dirudi. Denboraldi osoan etengabe azaldu dira arrasatearraren jarraitzeari buruzko galderak. Eta galdera horiek erantzuna aurkitu zutela zirudienean -Montjuicen Aitorrek bere denboraldiko 22. partida jokatu zuenean-, Miguel Fuentesek kapitulu berria hasi zuen, jokalariaren kontratuaren klausula oraindik betetzeke zegoela esan baitzuen.

Aitorrek ez zion garrantzi gehiegirik eman nahi izan une hartan, baina argi zegoen arazo bat zegoela, Realak jokalaria berritzeko azaldutako gogorik ez zuela kontuan hartuta.

Jokalariak berak, noski, sentsazio berbera zeukan baina bere bizitzako klubaren nahiak lehenetsi nahi izan ditu. Hala, konponbidea bilatzen saiatu da eta azkenean klausula famatuari uko egin dio.

Atzo azaldu zuenez, klausula hori klubarentzat «zama bat» zela konturatu zen unean hartu zuen erabakia Aitorrek. «Neretzat baino, klubarentzat karga bat zen klausula hura, nik aspaldi sinaturik neukan zerbait zelako. Eta hoberena klubari zama hori kentzea zen», esan zuen. «Zama» hori zegoela, «lerro artean irakurri genezakeen zerbait zen, eta jokalari eta kapitain bezala taldearen mesederako dudan hoberena ematen saiatu behar dut beti. Nire erantzunkizuna horrelako gaiak kaltegarriak ez gertatzea da, eta batasuna sustatzea».

Gauzak horrela, eta Reala egun bizitzen, edo sufritzen, ari den egoera kontuan hartuta, «erabakirik egokiena hartu dudala», uste du jokalariak. «Une honetan, azken txanpa konzentrazio osoz bizi behar baitugu». Ildo horretan, Aitorrek argi dauka «garrantzitsuena Reala Lehen Mailan egotea da. Eta ni horretarako dudan guztia ematen saiatuko naiz».

Etorkizuna

Horixe da etorkizunari begiratzerakoan atzelariari axola zaion bakarra. Aitorrek berak irailetik aurrera non jokatuko duen «ez dauka garrantzirik oraintxe; orainaldia da garrantzitsuena». Hala ere, «ezin dituzu inongo ateak itxi; ekainaren 30etik aurrera libre gara guztiok, gure erabakiekin».

Argi dirudiena zera da, etorkizun hori Realetik urrun dagoela, jokalariak ez baitu, klausula famatuaz kanpo, bere kontratua luzatzeko proposamenik. «Eta, agian, nahiago dut hori momentu honetan», esan zuen.

Gerardo sigue trabajando al margen pero puede recuperarse para el domingo

La plantilla realista volvió ayer al trabajo, bajo la lluvia pero rodeada de un buen número de seguidores.

Mientras el grueso del equipo basaba la sesión en una serie de partidillos, los jugadores con problemas físicos continuaban con su trabajo de recuperación. Entre ellos, Gerardo, baja de última hora para el encuentro ante el Getafe por una contractura muscular. Ayer trabajó por su cuenta, pero se confía en que pueda recuperarse para el domingo. Situación similar a la de Savio, que ayer guardó reposo por una contractura en el adductor derecho.

La Real volverá a ejercitarse hoy, a partir de las 10.30, en Zubieta.

GARA

LEHENTASUNA

Realaren egoera zein den kontuan hartuta, Aitorrek nahiago zuen horrelako gaiak konpondu eta alde batera utzi eta taldea Lehen Mailan mantentzea denon ardura bakarra bihurtu.

SENTSAZIOAK

Klausula famatua klubarentzat «zama» bat zela, «lerro artean irakurri genezakeen zerbait zen», jokalariaren ustetan eta horregatik erabaki zuen konponbide bat bilatzen saiatzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo