GARA > Idatzia > Euskal Herria

BURLATA

«Gazteria gorria Nafarroa berria» leloa duten topaketak izanen dira bihar

Amaiursarea eztabaidak antolatuta, gazte topaketak izanen dira bihar, Burlatako kultur etxean. Ezker abertzaleak Nafarroan bultzatu nahi duen aldaketa politikorako egitasmoaren edukiak zehazteko xedez abian da Amaiursarea. Topaketetan, Euskal Herriaren eta Nafarroaren egoera politikoan sakontzeaz gain, gazteen egoera errotik aldatuko duen Gazte Politikaren oinarriak zehazten arituko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo