GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak

Lau egunetan egin dituzte Leioan jokatzen diren probak

J.L. | DONOSTIA

Hamabost uztarri neurtuko dira gaurtik asteartera bitarte Leioan jokatuko dituzten probetan. Igandean, gainera, omenaldien eguna izango da, eta probalari ugarik jasoko dute saria.

Gaur abiatuko dira probak 22.00etan, eta ordu horretatik aurrera, Garroren, Txertudiren eta Izetaren uztarriak neurtuko dira. Bihar, ordu berean hasita, Telleriaren, Letea jatetxearen eta Mendiperen idiak arituko dira harriari tiraka.

Igandean izango da hirugarren eguna, eta omenaldi ugari izango dira eguerdi partean, eta arratsaldean, 18.30etatik aurrerra jokatuko dituzte probak. Ordu horretan, Illarretaren, Frantxillaren eta Laskiren uztarriak izango dira. Astelehenean, 22.00etan, Anitxuren, Telleriaren eta Lopategiren uztarriak izango dira.

Asteartea izango da azkeneko eguna, eta egun horretan ere 22.00etan hasiko dira probak, eta azken egun horretan, Bikiaken, Txausonen eta Telleriaren idi pareak izango dira, hain zuzen ere.

Asto probetan, Areition azken saioa izango da etzi, 17.00etan. Zelaiaren, Maioraren eta Bilbaoren astoak neurtuko dira. Orain arteko markarik onena Esparruren astoak dauka, 54 untzerekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo