GARA > Idatzia > Non Zer

BISITARIENTZAT EKITALDIA

Arabako Errioxa Kuadrilak maiatzean ekitaldi ugaridun egitaraua antolatu du

Guardia-Arabako Errioxako kuadrilak ateak ireki egiten ditu bisitariek kultur, kirol eta gastronomi ekintzetaz disfruta dezaten. «Mahasti arteko udaberria», adin guztietarako ekintzak jasotzen ditu. Maiatzaren lehen hiru asteburuetan bisitariek herri horien historia eta ondarea ezagutu dezaten bisitaldi gidatuen eta elizetan egindako musika klasiko kontzertuen bitartez aukera paregabea dago. Mendi-ibilaldiak protagonismoa eskuratuko du bi ibilbide ezberdin medio: Ebro ibaiaren ur-bazterretik zehar interpretazio-ibilaldiaz eta baita GR-38aren bitartez, ardoaren eta arrainaren ibilbidea. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 945.21.81.78 telefonoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo