GARA > Idatzia > Eibar

BIGARREN B MAILA Eibarren garaipena

Denboraldiko lehen helburua gauzatu dute eibartarrek

Matematikoki ez izan arren, atzo Valladoliden lortutako 65 puntuek igoerarako kanporaketa jokatzea ziurtatzen diote talde gorri-urdinari

VALLADOLID B 0
EIBAR 1

VALLADOLID

Garrantzitsuenak heltzear daude baina atzo, behintzat, denboraldiko lehen ospakizunak izan zituen Eibarrek. Sailkapena matematikoa ez izan arren, hasieratik kanporaketarako txarteltzat ezarritako 65 puntuetara heldu ziren gipuzkoarrak, Liga amaitzeko hiru jaurdunaldi geratzen direnean. Lehen helburua, beraz, bete dute.

Horren ondorioz, noski, hurrengo helburura gertuago dute ere bai. Hau da, Liga erregularra lehen postuan amaitzea. Momentuz, gorri-urdinek badakite liderrak izango direla jaurdunaldia amaitzerakoan.

Partida garrantzitsua zen atzokoa haientzat. Nahiz eta Iñigoren baja garrantzitsua izan, taldeak aurrera egiteko ahalmena daukala demostratu nahi zion, bai bere buruari baita oso zaleria zorrotz bati ere. Gainera, sailkapena bere goialdean nola dagoen ikusita, porrot batek ondorio latzak ekar zitzaken. Ezinbestekoa zen, beraz, emaitza on bat sinatzea, oso bolada ona zekarren arerio baten aurka. Baita oso motibatuta ere, denboraldian lehen aldiz beherapen postuetatik irtetzeko aukera baitzeukan Valladolidek.

Gol azkarra

Zorionez, talde biak zelairatu eta bat-batean erraztu zitzaizkien gauzak gipuzkoarrei. Zortzigarren minutuan, Asensiok arriskurik gabeko baloia hartu eta 0-1ekoa egin zuen.

Abantailaren erosotasunarekin ekin zion Eibarrek partidari hortik aurrera eta etxekoak berezkko urduritasuna eta aurkariaren sendotasun defentsiboa gainditzen saiatzen ziren.

Ez zuten lortu, bigarren zatian Marcek nahiko aukera garbi pare bat eduki arren. Izan ere, markagailuaren estutasuna zen nolabaiteko urduritasuna sor zezaken gauza bakarra.

Azken minutuetan, Javier Mandiolak erasoa berpiztea erabaki zuen eta emaitzak heldu ziren. Golik ez, baina bai arratsaldeko aukera garbienak: Asier Sanchezek zutoinera bidali zuen baloia 84.ean eta, sei minutu beranduago, Codinak gauza bera egin zuen. Zorionez, ez zuten damutzeko aukerarik egon.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo