GARA > Idatzia > Osasuna

OSASUNA Permanentziaren borroka

Ezinbesteko indarberritze azkarra eta bikoitza

Osasunak UEFAko kanporaketa ahaztu behar du, lasaitasunari eusteko behar duen garaipena lortuta

MALLORCA-OSASUNA

IRUÑEA

Nahiko helburu zailari ekin behar dio Osasunak gaur arratsaldean. Alde batetik, UEFAko kanporaketa alde batera utzi eta, errekuperazio azkarra eta bikoitz -fisiko eta psikologikoa- baten bidez, Ligan lasaitasunari eusteko beharrezkoa den garaipena eskuratu.

Hor dago, ziur aski, aurkariak sor ditzaken arazoetan baino, gaurko partidaren muina. Gorritxoek askotan esan dute denboraldian UEFA beren ilusioen agertokia izan dela eta Liga, aldiz, betebeharrena. Esatea, baina, frogatzea baino errezagoa da. Saria hain gertu edukita, sekulako desilusioa hartu zuten nafarrek ostegunean, eta ez da gauza erreza motibazioa berreskuratzea oraindik hain denbora gutxi pasa denean. Batez ere, Europan gauzak ondo joan direnean Osasunak beti ez duela lorpen horien islada Ligan lortu ikusita.

Alde fisikoari dagokionez, antzerako zer edo zer gertatzen da, konponbideak errezagoa dirudien arren. Intentsitate handiko partida jokatu zuen taldeak Sanchez Pizjuanen eta, noski, ondorioak daude. Zelairatu ziren gehiengoen nekea eta, zoritxarrez, batzuen lesioak. Horixe da Ludovic Delporteren kasua -denboraldiko seigarren zuhuntz-hausdura izan zuen ostegunean-, baita partida aurreko saioan mindutako Savo Milosevicena ere. Atzo, Pierre Webok eta Enrique Corralesek hutsuneen zerrenda loditu zuten, arazo fisikoak zirela medio.

Ohizko konponbidearekin saiatuko da Jose Angel Zigandak; hau da, txandatzeak. Izan ere, entrenatzaileak sei aldaketa egingo ditu hasierako hamaikakoan: Javier Flaño, Monreal eta Juanlu defentsan, Juanlu zelai-erdian eta Valdo eta Soldado aurrealdean arituko dira Mallorcaren aurka.

Aldaketa horiekin eta azken egun hauetan egin omen duen lan psikologikoarekin, Ziganda entrenatzaileak taldearen indarberritze bikoitza eragitea nahi du. Bikoitza, azkarra eta ezinbestekoa, Osasunaren egoera Ligan ez baita batere ona. Azken aste hauetan, UEFAko gehiegikerien faktura ordaindu omen du etxeko txapelketan eta horrek hain zuzen ere, denboraldiko azken jaurdunaldi hauetan sufritzera kondenatu dezake Jose Angel Zigandaren taldeak.

Gaur motibazio gehegirik edukiko ez duen talde bat izango dute aurkari, 42 puntu lortu ondoren, Mallorcak bere helburua bete baitu. Partida, hala ere, ez da erreza izango, Goyo Manzanoren taldea sendo ari baita zelaian. Urtarrilean galdu zuen Mallorcak azkenengo aldiz; izan ere, Ono Estadin izan zen.

ALDAKETAK

Ohizko konponbidearekin saiatuko da Jose Angel Ziganda UEFAko kanporaketaren ondorio fisikoak txikitzen; hau da, txandatzekin. Gaur, hala, sei aldaketa egingo ditu hasierako hamaikakoan.

EGOERA

UEFAko «gehiegikerien» faktura ordaindu omen du Osasunak Ligan eta horrek denboraldiko azken jaurdunaldietan sufritzera kondenatu dezake. Horregatik, indarberritze hori derrigorrezkoa da.

«No tenemos tiempo para llorar»

Osasuna se quedó el jueves con la miel en los labios y ése es un trago difícil de pasar, pero su situación clasificatoria en Liga exige que pase página cuanto antes.

Lo tiene más claro que nadie, pese a admitir que fue «un disgusto tremendo», José Angel Ziganda. «Acabamos todos muy tocados, pero no tenemos tiempo para llorar y lamentarnos. Tenemos un partido muy importante y tenemos que ser capaces de ver al día siguiente como probablemente lo veremos de aquí a un año, diez o veinte; que llegamos a semifinales y nos ganó un grandísimo equipo», destacó. Por éso el técnico navarro insistía en que, pese a que «ahora vemos que hemos perdido una oportunidad muy buena y algo grandioso para el club», su equipo debe tener «fuerzas para sobreponerse».

Claro que también es el primero en reconocer que «hablar es fácil y hacerlo complicado, porque hay un rival que está fresco y en buen momento. Nos debemos sobreponer a todos estos impedimentos porque tenemos que conseguir el objetivo más importante, la salvación y hay que asegurarlo como sea».   GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo