GARA > Idatzia > Txirrindularitza

TXIRRINDULARITZA UCI Pro Tour

Dekker gazteak Savoldelli gainditu du Romandian

Rabobank taldekoak erlojupekoa irabazi zuen eta, bide batez, sailkapen nagusia eskuratu zuen, italiarraren aurretik. Antonek, 7. amaitu zuen.

BILBO

Rabobank taldeko Thomas Dekkerrek erlojupekoa eta Romandiako Tourra irabazi zituen atzo, Astanako Paolo Savoldelli eta Andrey Kashechkin mendean hartuta. Igor Antonek (Euskaltel-Euskadi), berriz, bigarren postua galdu zuen eta zazpigarren amaitu zuen Suitzan.

Dekkerrek, 22 urteko gazteak, sekulako dohainak erakutsi zituen eta Savoldelli menperatu zuen erabat. Izan ere, nederlandarra 20,4 kilometroko erlojupekoan gailendu zen. Bestetik, Horner-ek (Predictor) liderra ez zuen egunik onena izan eta dena galdu zuen.

Iaz, Dekkerrek Tirreno-Adriatiko itzulia eskuratu zuen, baina atzo arte ez zuen emaitza hori berdindu; eta Astanak espero zuen garaipenik gabe utzi zion.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo