GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoak

Waltarik eta Etxetok garaipenak eta txapelak pilatzen jarraitzen dute

 

WALTARI-ETXETO 40
BIELLE-KURUTXARI 33

Jon LEUNDA | DONIBANE GARAZI

Astebetean bigarren txapela jantzi zuten atzo Waltarik eta Etxetok, Donibane Garazin jokatzen den Cize Torneoa lortu baitzuten.

Horretarako, ordea, Binakako finalean baino gehiago sufritu behar izan zuten, partida handia egin baitzuten Biellek eta Kurutxarik, eta gauzak oso zail jarri zizkien txapeldunei.

Hemeritzigarren kintzera bitarte, galdu zuen bikoa askotan izan zen aitzinetik, baina hortik gibelera Waltari agertu zen, eta bere jokokorik onena erakutsi zuen. Atzean, berriz, Thierry Etxeto konfiantza handiarekin ari da jokatzen, eta bera maila horretan ari denean, oso zaila da bera menderatzea. Azkenean, faboritoek lortu zuten txapela, baina norgehiagoka bikaina egin zuten laurek.

Maulekoa

Mauleko Glaria Torneoko finala, berriz, ostiral gauean jokatu zuten, eta Ibarrola-Saint Estebenek 40 eta 30 irabazi zieten Aranburu-Maitiari. Berezkoak eta amateurrak nahasian aritu dira lehiaketa horretan, eta gauzak oso ongi joan dira. Finala ere oso ona suertatu zen, eta ia amaieran erabaki zen.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo