GARA > Idatzia > Musika

EH Sukarra adinduna egin da eta zuzeneko diskoa grabatuko du Durangon

Anartz BILBAO | BILBO

Hemezortzi urte egin ditu dagoeneko Eibar inguruko EH Sukarra taldeak. Mikel Gorosabel abeslari duen hirukoteak data esanguratsu hori ospatuko du zuzeneko disko bat grabatuz, ibilbideko zazpigarrena izango dena.

Norton, Facun eta Cesarrek 1989an hasi zuten abentura eta Berlinen eta Donostiako IZ estudioetan 1991n grabatutako lan izenkidearekin egin zuten debuta, March lagun alemana bigarren gitarra zutela. Euskadi Gaztea irratiko lehenengo maketa lehiaketa irabazi zuen taldeak, eta sortu berria zen Esan Ozenki disko etxearekin plazaratu.

Europa osoa zeharkatu zuen taldeak 90eko hamarkadan eta Asier Serrano idazleak ere parte hartu zuen taldearen hitzetan. Taldea sekula banatu ez bada ere, egun tarteka ateratzen da oholtzara, egitasmo ezberdinetan baitabiltza musikariak. Bihar Durangoko Plateruenan joko dute 22.00etan, 7/8 euroren truke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo