GARA > Idatzia > Ikusmira

Praileaitz, kultur eta historia-ondarea, legez eta senez babestu beharrekoa

Kultur munduko 200 lagunek baino gehiagok egin duten liburu ederrak agerian utzi du erakundeek behin eta berriz ukatu duten arazo bat. Debako Praileaitz haitzuloa aurkitu zutenean ez zuten berehala haren berri eman, eta Mutriku Natur Taldeak jakinarazi zuen, alboko harrobiko lanek aztarnategia arriskuan jartzen zutela ohartarazteko. Gipuzkoako ahaldun nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik erradikal eta mesianiko esan zien hondatze arrisku hori salatu eta prebentzioz harrobiko lanak geldizeko eskatu zutenei, baina ondoren Aldundiak berak onartu zuen babes neurriak hobetu zitezkeela. Praileaitzen duela 18.000 urteko labar pinturak daude eta horrek legez babestera behartzen ditu erakundeak; hala ere, haitzuloak baditu beste elementu garrantzitsuago batzuk, Europan ezohikoago, bakanago egiten dutenak, hala nola duela 15.500 urte erritu-jarduerak egiteko erabiltzen zuten gela. Eta ez da ulergarria harrobiko lanak garrantzitsuagoak balira bezala jokatzea. Lakuako Gobernuak eta Gipuzkoako Aldundiak kasu horretan zuhurtasun falta nabarmena erakutsi dute, edo zerbait larriagoa, larria baita, interes ekonomikoak direla-eta, kultur eta historia-altxor bat hondatze arriskuan jartzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo