GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gregorio Vicario gaur berriro epaituko dute; atzoko epaiketa eten egin zuten

GARA |

Auzitegi Nazional espainoleko Fiskaltzari lekuko bat deitzea ahaztu zitzaiola-eta, Gregorio Vicario euskal herritarraren aurkako epaiketa eten zuten atzo goizean. Hala ere, gaur beste epaiketa bat izango du Madrilen, Josu Ordoñez donostiarrarekin batera; izan ere, Cosme Delclaux enpresari bizkaitarra bahitu izana egozten baitiete bi euskal herritarroi.

Zigor aretoko bigarren sekzioak Gregorio Vicario ren aurkako epaiketa geldiarazi zuen atzo Fiskaltzak lekuko bat deitu ez zuelako; hain zuzen ere, Felipe San Epifanio, ustez ETAko Bartzelona komandoa osatzen zuen euskal herritarra.

Setienen aurka 162 urteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskaltzak. 1994ko apirilaren 18an Bartzelonako Gobernu Militarraren aurka bi lehergai jaurti izana egozten diote. Aipatutako ekintzan pertsona bat zendu zen eta beste sei lagun zauritu ziren; gainera, eraikin berean kalte material handiak izan ziren.

Beste alde batetik, euskal preso politikoen eskubideak babesteko mobilizazioak egin zituzten atzo ere hainbat udalerritan. Hala, Iruñeako Errotxapea auzoan 25 lagunek elkarretaratzea egin zuten eta Atarrabian, aldiz, 37 izan ziren mobilizazioan parte hartu zutenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo