GARA > Idatzia > Kultura

Leioako campusa

Medikuntza eta Zientziaren Historiaren Euskal Museoak 25 urte beteko ditu

Medikuntza eta Zientziaren Historiaren Euskal Museoaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat egingo dute gaur, 11.00etan, Leioako campuseko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean. «Jose Luis Goti» museoak 1974an ekin zion bere ibilbideari Bilboko Zientzia Medikoen Akademian, mediku eta akademiko batzuek ekarritako lehenengo materiala jaso zenean. 1979an ireki zuen lehenengo aretoa, Leioako campuseko Medikuntza Fakultatean, eta inaugurazio ofiziala 1982ko maiatzaren 25ean egin zen. Ondarea, 5.000 objektuk eta Euskal Herri guztiko mediku, senide, instituzio eta erakunde publikok eta pribatuk emandako balio historiko-medikoa duten 6.000 liburuk osatzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo