GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Hauteslekuetan egongo dela ziurtatu eta Bilborako deia egin du EAE-ANVk

AS eta EAE-ANVren 350 hautes-zerrenda -eta independente bat- legez kanpo utzi eta ordu gutxitara, EAE-ANVk «behar diren bitarteko guztiak" jarriko dituela ziurtatu zuen «bozka gorri-separatista» Hego Euskal Herriko udal eta instituzioetarako hautesmahai guztietan egon dadin. Hala ere, Estatu espainolaren beste eraso horri gaur arratsaldean erantzun bateratua emateko deia zabaldu zuen zuzendaritzak. Hitzordua, 17.30ean Bilboko Aita Donostia plazan.

Iker IRIARTE | IRUÑEA

Epaitegi Konstituzionalak gauerdian ASBren eta EAE-ANVren 350 hautes-zerrenda legez kanpo uzteko erabakia hartu eta ordu gutxitara egin zuen agerraldia EAE-ANVk. Horiek, «askatasun nazionala eta justizia sozialaren aurkako» erasotzat hartu zuten Madrilgo azken erabakia baina, hala ere, lasaitasuna eskatu zuten: «ez dute lortuko ezkertiar independentiston bozak isiltzea», adierazi zuten. EAE-ANVk berak gaur arratsaldean Bilbon antolatu duen manifestaziora dei egin zien «basakeria eta totalitarismoaren aurka dauden herritar guztiei».

«Ez dira oso une gozoak eskubide zibil eta politikoak defendatzen ditugunontzat, azken orduetan gorpuztu baita beldurrez itxoiten genuen erasoa», azaldu zuen Antxon Gomez EAE-ANVko idazkari nagusiak Iruñean egin zuen agerraldian. EAE-ANVko zuzendaritzak hitza zuzenki eraso zietenei eman zien, eta horregatik, ordu gutxi lehenago Epaitegi Konstituzionalak legez kanpo utzitako bi zerrendatako buruak izan ziren adierazpenak egin zituztenak: Gipuzkoako Batzar Nagusietarakoa -Idoia Ibero- eta Nafarroako parlamenturakoa -Santi Lorente-. Horien hitzetan, alderdi edo sigla batzuen aurkako eraso zuzena baino, «Euskal Herri osoaren aurkakoa» izan da erasoa, «sentimentu abertzale eta aurrerakoia dugun herritar guztion aurkakoa». Hori dela-eta, «euskal herritarron eskubide guztiak bermatzeko» aukera bakarra Estatu espainolarekiko «soka apurtzea» dela adierazi zuten.

«Kosk sistematikoki»

Bi ordezkariek milaka gizon eta emakumeen «haserre, min eta inpotentzia» ulertu eta harekin bat egiten zuten, bai ASri bai eta EAE-ANVri eginikoarengatik: «ASren kasuan, prozesuaren eta hauteskunde demokratikoen aldeko indar bilketa irudikatzen duten milaka sinadura zakarrontzira bota nahi dituzte» azaldu zuten, eta EAE-ANVren kasuan, «hainbeste urtetan ibilbide paregabe eta erabat demokratikoa izan duen alderdiaren eta honen oinarri sozialaren itxaropena erasotu dute». Gainera, EAEk sorreratik «euskal independentismoa legalitatearen barruan kokatzeko mota guztietako saiakerak» egin dituela ekarri zuten gogora, baina eskua luzatu duten bakoitzean, «sistematikoki» Estatu espainolak «kosk» egin diela salatu zuten.

Hozkada berri horrek, baina, ez duela bere helburua beteko adierazi zuten, ez dituela «ezkertiar independentisten bozak estaliko». «EAEtik behar diren bitarteko guztiak jarriko ditugu udal eta instituzio guztietan ezkertiar eta abertzale guztion ahotsa entzunarazteko», adierazi zuten Ibero eta Lorentek, «guztiok aukera izango dugu Hego Euskal Herriko mahai bakoitzean boza emateko». Baina azken eraso horren karietara, «dei garrantzitsua» egin zien EAE-ANV alderdiak «demokraziaren oinarrietan, iritzi askatasunean, parte-hartze demokratikoetan eta eskubide zibil eta politikoetan sinisten duten euskal herritar guztiei; basakeria eta totalitarismoaren aurka dauden guztiei» gaur Bilboko kaleak «oihu ozen bakarrarekin betetzeko: «Prozesu eta hauteskunde demokratikoen alde, ilegalizaziorik ez»».

«Ez dakite norekin ari diren»

Gasteizko Udalerako EAE-ANVko hautagai Ane Agirregomezkortak Foruen Plazan ehundaka lagunen aurrean eginiko agerraldian esan zuenez, berez «zitala» den Alderdien Legea «ahal den guztia bihurrituz», PSOEk «lurrez estali ditu herri oso baten itxaropenak». Horren helburua ezker abertzalea «ahultzea» eta hartara, «soilik PSOEri interesatzen zaizkion baldintzak betetzen dituen prozesua onar dezala lortzea» dela ziurtatu zuen. Hala ere, «ez dakite norekin ari diren; ez dakite nolakoa den ezker abertzalea», ohartarazi zuen.

«Atzerapauso erraldoia» eman dute PSOEk eta EAJk

Ezker Abertzalea Legebiltzar Taldeak «atzerapauso erraldoitzat» jo zuen 380 zerrendak legez kanpo utzi izana, eta PSOE jo zuen erantzuletzat: «argi dago Estatu espainolak ezetz esaten diola konponbide demokratikoari, prozesuari eta elkarrizketari», adierazi zuen. Alabaina, bide horretan EAJren laguntza izan duela ere salatu zuen, prozesua aurrera eramateak, «arriskuan jartzen baititu bere boterea eta negozioak». Hala bada, ezker abertzalea dela «Irlandakoa bezalako prozesu bat zabaltzeko eta PSOE eta PNVren ezezkoak mugiarazteko» gai den indar bakarra esan zuten, eta horregatik, Ezker Abertzalea Legebiltzar Taldea Bilbon egongo dela.

GARA

El mapa de la ilegalización dibuja una Euskal Herria surrealista

El mapa político de Euskal Herria, y su consiguiente plasmación institucional tras las elecciones del próximo día 27, es sumamente difícil de representar gráficamente. Tal es la confusión creada por el Estado español a la hora de poner en marcha la maquinaria con la que pretende «institucionalizar» el apartheid contra la izquierda abertzale, que ese mapa se convierte en puro surrealismo.

Como se observa en esta misma página, la inmensa mayoría de la ciudadanía vasca no podrá votar a una opción política de forma «legal» cuando vayan a depositar su papeleta para renovar las instituciones forales de Hego Euskal Herria. En las elecciones al Parlamento de Nafarroa se elige a 50 representantes y las listas de NSA y de ANV han sido ilegalizadas. Las Juntas Generales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa están formadas por 51 junteros cada una; sólo en las de Enkarterri (14 apoderados) y Aiara (7) están «legalizadas» todas las opciones ideológicas que concurren a estos comicios.

En los municipios que aparecen coloreados en tono rojizo se podrá optar por votar a ANV -como se puede elegir a PNV, EA, PSE, PP, UPN, Aralar, EB...-, pero eso no puede ser utilizado para pasar por alto que en la mayoría de ellos también han sido ilegalizadas las listas presentadas bajo la denominación Abertzale Sozialistak, por lo que el tono azulado realmente «mancha» mucho más territorio que el que pueden ver nuestras lectoras y lectores.

Con el decidido impulso del Gobierno de José Luis Rodríguez Zapatero, los más altos tribunales españoles han decretado la ilegalización de un total de 380 candidaturas integradas por ciudadanas y ciudadanos vascos. Y lo han hecho tras investigar a más de 11.000 personas que, ateniéndose a lo que está escrito en las propias leyes españolas, no tienen limitado ni el derecho al sufragio activo (el voto) ni al sufragio pasivo (ser elegido). Y, además, la cifra de «contaminados» -los altos magistrados españoles incluso se permiten calificar así a esas personas en sus sentencias- podrá ascender en las próximas citas hasta 83.000, tantos como firmas han avalado la presentación de las listas de Abertzale Sozialistak. Txisko FERNÁNDEZ

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo