GARA > Idatzia > Kultura

Dilin Dalan gazteentzat ikuspegi artistiko eta kulturala garatzen duen jaialdia Heletan

GARA | HELETA

Pestacles et Compagnie elkarteak antolatuko du aurten bigarren aldiz Dilin Dalan jaialdia. 2003. urtean sortu zuten talde hori. Heletan asteburuan egingo duten jaialdi horretan gaztetxoentzako ikuskizun eta lantegiak egonen dira. Ikusgarrien artean antzerkia eta musika izanen dira gehienbat, eta bestelako ezustekoen artean, igandean eskultura soinudunak jarriko ditu ikusgai Dilin Dalanek txiki eta helduentzat.

Soinuaren, zarataren eta musikaren inguruan antolatu dituzte aurtengo ekimenak. Larunbatean jaialdiaren hasieran izanen diren hiru taldeak dira horren adierazle. Arratsaldeko bost eta erdietan Trik'Amik taldeko ikasle-musikariek euskal musika estiloarekin Disney filmetako kantuak joko dituzte. Seaskako ikasleek osatu Haurrock taldearen txanda izanen da ondoren, eta bukatzeko,Garazi Philantropik(e) Orkestrak musika jo eta pailazo baten jokoa eginen du.

Igandea Nafarroatik heldu musikarien soinuekin jantziko da, eta Txalapartarik taldekoak arduratuko dira horretaz. Egunean hiru saio eginen dituzte. Adin guztientzako ikusgarri aproposak izanen dira. Zazpi urtetatik goitiko gaztetxoek Traboules konpainiak egin «Tzimi» antzezlan euskalduna izanen dute arratsaldeko lau eta erdietan. Txikiei zirkuarekin gozatzeko aukera emanen diete «Rimes en bulles» lanari esker. Antzerkiaz gozatuko dute «Petitom» lanarekin, eta animazioaz, «Babaye sur les chemins du Bout du Monde» obrarekin. Ibilaldi musikatu bat egin ahal izanen dute txikiek, GAM taldeak egin «Fenêtres sur le desert»ekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo