GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Elizondo: «EH Bairena da Euskal Herrirako boz baliagarri bakarra»

VI. hautes-barrutiko EH Bairen hautagai Beñat Elizondok eta haren ordezko Eliane Etchverriak arazo bereziei aurre egiteko programa aurkeztu dute. Boz baliagarria ordezkatzen dutela azaldu zuten.

 

KANBO

AB, Batasuna eta EA alderdiek osatutako Euskal Herria Bai (EH Bai) koalizioak VI. hauteskunde-barrutirako Beñat Elizondo hautagaia eta Eliane Etcheverria ordezkoa aurkeztu ditu, eta haien esanetan, zalantzarik gabe, Euskal Herrirako boto baliagarri bakarra EH Bairi emandako botoa da. Hori jakinarazi zuten, Kanbon, kostaldeko eta barneko aldeko hainbat herri biltzen dituen barrutirako proposatzen dituzten neurrien berri ematean.

Michele Alliot-Marie Barne ministro izendatu berriaren ordezko Daniel Poulou da, egun barrutiko diputatua. Orain bost urte, biek ala biek hainbat arazori buruz agindutakoa ez dutela inolaz ere bete kritikatu zuten. Etxebizitzaren premiei aurre egiteko etxeak eraiki eta erosteko laguntzei dagokienez, esaterako, Etcheverriak azaldu zuen hiru motatako etxebizitza sozialak daudela eta eraiki dituzten gehienak maila gorenekoak edota ertainekoak izan direla: «Diru-sarrera urriak dituzten herritarren etxe beharrak ez dira ase».

Bigarren etxebizitzen kopurua izugarria dela adierazi zuen, bestalde, Elizondok: «Adibiderako, Donibane Lohizuneko etxeen %47 bigarren etxebizitza dira. %6 soilik dira sozialak». Egoera hori aldatu beharra nabarmendu zuten hautagaiek. Horretarako, besteren artean, babestutako etxeak saltzeko gutxieneko epea 10 urtetik 30 edo 40 urtera emendatzea edota etxeak hutsak edukitzeagatik ezartzear dauden gain-tasak «benetan kobratzea» proposatu zuten.

Garraio publikoaren egoera «tamalgarria» dela aipatu zuten, eta kamioi eta autoei lehentasuna ematen dietela salatu. A-63 zabaltzearen, AHTren burdinbide berriaren eta 2x2 autobidearen proiektuen kontra agertu ziren.

Aireportuak koordinatu

Aireportuei buruz, berriz, Biarrizkoa eta Hondarribikoa osagarriak izatea bultzatzea da, EH Bairen ustez, irtenbide egokiena.

Enpleguaren atalean, bi hautagaiek salatu zuten Alliot-Mariek emandako hitza ez duela bete eta lanpostuak sortu ordez, suntsitzen lagundu duela. Saupiquet eta Orma enpresak aipatu zituen.

Laborantzari dagokionez, nekazaritza lurrarekin egiten duten espekulazioa arbuiatzearekin batera, SAFER landalurren kudeaketaz arduratzen den erakundeak ez duela bere egitekoa behar bezala betetzen nabarmendu zuten. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren proiektua guztiz sostengatzen dutela gehitu zuten bi hautagaiek, eta baita betiko arrantzatzeko moduen alde agertu ere.

PNV, SIN HEGEMONÍA

La formación jeltzale sufrirá, según los sondeos de ayer, un notable descenso en Gipuzkoa lo que le obligará a pactar con otros partidos. En Araba se encontrará con un escenario similar, mientras en Bizkaia seguirá manteniendo el dominio, pero sin repetir, como en 2003, la mayoría absoluta.

EB-ARALAR

Mientras que la encuesta realizada por el Grupo Vocento otorga a la coalición EB-Aralar nueve escaños en las JJGG de Gipuzkoa, el realizado por el Gobierno de Lakua, en cambio, prevé que obtenga unos resultados inferiores a las de la izquierda abertzale, que le superará en un 8% sobre los votos recogidos.

PUGNA NA-BAI-PSN

Además de señalar que UPN-CDN perderán la mayoría absoluta, las dos encuestas que ayer se publicaron en Nafarroa subrayan la irrupción de NaBai en el Parlamento, con entre doce y trece parlamentarios. En una cota similar, un poco por encima o un poco por debajo, sitúan a la candidatura del PSN.

SOSTENGUAK

VI. hautes-barrutian, gizarte-esparru guztietako pertsona ugarik sostengua adierazi diete bi hautagaiei. Mementoz, ia 200 lagunek bat egin dute EH Bairekin, horien artean, 30 hautetsik.

Itsas Baliabideak

Arrantzarena «gai zaila eta konplexua» dela aitortu zuten, baina betiko arrantzatzeko moduak eta itsas baliabideak zaintzea bermatuko dituzten neurrien alde izango direla azaldu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo