GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA

Itziar Zamora eta Bakartxo Maritxalar, bi ahots eder elkarturik Donostian

Itziar Zamora eta Bakartxo Maritxalar azken urteotan zenbait aldiz elkarrekin kantatutakoak dira, eta berriro elkartuko dira Larrotxenen «Etxekoekin kantari» saioan. Itziar Zamora Donostian bizi da baina lekeitiarra da, musika-pedagogian sartuta dago, eta Intxaurrondoko kantu-taldeko gidatzailea dugu. Bakartxo Maritxalar donostiarra da; bakarlaria eta Oskarbi eta Zurrumurru taldeetan aritu da kantari. Abeslariek jendearentzat kantatuko dute lehenengo, eta jendearekin, gero. Abestien hitzak banatuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo