GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ehunka lagunek salatu dute kapitalismoa Bakion

BAKIO

Hirurehun bat lagunek parte hartu zuten ostiral iluntzean Bakioko kaleak zeharkatu zituen manifestazioan. «Kapitalismo basatiari Stop! Proiektu txikitzaileak Stop!» leloa zuen pankartarekin manifestariek AHT gisako «proiektu txikitzaileak» geldiarazteko eskatu eta kapitalismoaren aurka egiteko deia egin zuten.

Ibildean zehar, parte- hartzaileek «EAJ txikitzailea», «proiektu txikitzailerik ez», edota «Lemoiz ez orain, ez inoiz», oihuak egin zituzten. Manifestazioaren amaieran, «kapitalismoak eragiten duen zapalkuntzaren» adibideak bilatzeko urrunegi joan beharrik ez dela adierazi zuten, eta Euskal Herrian ere, herritarren, langileen, ikasleen, emakumeen, gazteen.. eskubideak behin eta berriz urratu dituztela salatu zuten, hainbat enpresa aberasten diren bitartean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo