GARA > Idatzia > Mundua

Errumaniako presidente karguan berretsi dute Basescu herri kontsultan

BUKAREST

Duela hilabete bat, Errumaniako Legebiltzarrak Traian Basescu presidentea kargutik kentzea erabaki zuen, boterearekin gehiegikeriak egiteagatik. Izan ere, lehendabiziko ministroaren eskumenak hartzea eta Justiziaren lana kritikatzea leporatzen zioten 55 urteko politikari liberalari.

Hala ere, atzo egindako herri kontsultan, herritarren %75 hura karguan jarraitzearen alde azaldu ziren, eta errumaniarren %25ek baino ez zuten kargugabetzearen aldeko botoa eman, boza emateko tokietan egindako zundaketen arabera.

Kontsultaren lehen emaitzak jakindakoan, Basescuk esan zuen errumaniarrek sistema judiziala erreformatzea nahi dutela adierazten duela erreferendumak, eta Legebiltzarrari dei egin zion atzoko bozak kontuan hartzeko.

Krisia Basescu eta Calin Popescu Tariceanu lehen ministroaren artean sortu zen, eta horren ondorioz, bigarrenak Basescuren aldeko zenbait ministro egotzi zuen Gobernutik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo