GARA > Idatzia > Txirrindularitza

AMATEUR

Azpiru eta Seguros Bilbao nagusitu dira

U.I. | BILBO

Azpiru-Ugarte eta Seguros Bilbao taldeak atzoko bi lasterketetan nabarmendu ziren, Urdiainen eta Gorlizen, hurrenez hurren, eta Ugaitz Artolak eta Jon Pardok aurreneko garaipenak erdietsi zituzten amateurretan.

Urdiainen, bide menditsua zen; hiru aldiz igo zuten Altamira, eta bi, Lizarraga, eta 140 kilometro egin zituzten. Artolak, Lanak eta Aranzabalek ihes egin zuten baina azken igoera hasi baino lehen harrapatu zituzten. Artola berriro saiatu eta helmugaratu zen.

Bestetik, Gorlizen Seguros Bilbaok erakustaldia eman zuen, eta podiumean izan zen. Pardo hasiberriak irabazi zuen, hain justu ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo