GARA > Idatzia > Kirolak

Ohorezko Maila

Spyro Bera Berak erraz irabazita amaitu du denboraldia

J.L. | DONOSTIA

Bera Berak garaituta agurtu du denboraldia, Ligako azkeneko jardunaldian donostiarrek 41-5 menderatu baitzuten Valladolid taldea.

Jokoan ez zegoen ezer ere, eta hori asko nabaritu zen, gipuzkoarrek bakarrik jarri baitzuten gogoa. Bederatzigarren minuturako, donostiarrak 10-0 aurretik ziren. Bigarren minutuan, Ithurbidek lortu zuen euskaldunen lehen entsegua, eta zapi geroago, Feijook egin zuen bigarrena. Bietan, Buenok ez zuen transformatu.

19. minutuan Buenok zigor-kolpe bat gauzatu zuen, eta aldea handitu egin zuen. Atsedenera joateko lau minutu falta zirenean, Diezek egin zuen donostiarren hirugarren entsegua, eta oraingoan Buenok transfomatu egin zuen.

Bigarren zatiko bigarren minutuan, Ithurbidek beste entsegu bat egin zuen, eta jokalari berak etxekoen bosgarrena lortu zuen 62. minutuan. Azkeneko minutuan Lizartzak egin zuen seigarren entsegua. Azken hirurak transfomatu zituen Buenok. Valadolidek ere entsegu bat egin zuen. Honakoek jokatu zuten Bera Beran: Artzelus, Herbaut, Alberro, Santamaria, Ithurbide, Arbelaitz, Laforcade, Diez, Feijoo, Bueno, Lekaroz, Iragorri, Polidori, Armental eta Martin. Mutiu, Peleato, Druetz, Abeille, Martinez eta Etxeberrria ere aritu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo