Buruz Buruko Txapelketa
Eugi eta Barriola finalaren bila Astelenaren itzuleran
Dirua botata irtengo da Leitzako atzelariaren alde Eibarko pilotalekua berpiztuko den egunean
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Gaur arratsaldean jakingo dugu Eibarko Astelena pilotalekuan (18.15, ETB1) aurtengo Buruz Buruko Txapelketaren final nagusia jokatuko duen lehen pilotariaren izena: Patxi Eugi edota Abel Barriola. Azken urteetan arazo asko gainditu behar izan dituzten bi txapeldun nor baino nor Eibarko pilotalekua berpiztuko duen egun berezian.
Abel Barriola da katedrarentzat faborito nagusia. Leitzakoa behe-behetik hasita sekulako txapelketa osatzen ari da, eta orain dela hamabost egun Martinez de Irujo ahalguztidunaren aurka lortutako garaipenaren ondotik, aurten txapela janzteko hautagai nagusi bilakatu da Olaizolaren baimenarekin.
Apirilaren 6an Enrike Galartzari 22 eta 7 irabazi zionetik, Barriolak garaitu besterik ez du egin. Xala (22-11), Peñagarikano (22-11) eta Irujo (22-20) utzi ditu kalean Leitzako atzelariak, eta gaur irabaziz gero, bere bigarren finala jokatuko luke lehen mailako Buruz Burukoan; izan ere, 2002an txapeldun irten zen. Bat jokatu eta bat irabazi.
Asperekin negoziazio zailak izan ondoren, Abelek urte bakarrerako kontratua sinatzea erabaki zuen orain hilabete gutxi. Errazkeriak alde batera utzi eta, bere eskuen osasunean konfiantza betea duela erakutsita, hamabi hilabete horietan maila goreneko pilotaria dela frogatzeko erronkari parez pare heldu zion ausardia handiarekin.
Oraingoz eskuek bikain erantzun dute, eta Lau eta Erdikoan eman zuen maila bikainari eutsiz, finalean sartzeko azken oztopoa bakarrik falta zaio nafarrari. Bidean Xala eta Irujo utzi ditu, enpresako bi pilotari onentsuenetakoak, eta finalean sartzea ibilbide luze baten merituz betetako amaiera litzateke.
Eugi, gaztetuta
Baina Barriolak Patxi Eugi izango du aurrean, aurtengo ezusteko pozgarrienetako bat, eta galtzeko ezertxo ere ez duen pilotaria. Hogeita hamasei urteko agoiztarrak, azken aukerak gerturatzen ari direla ikusita, hil edo bizi prestatu du aurtengo lehiaketa, eta, beti sasoi ona izan arren, inoiz baino finago heldu da azken txanpa honetara.
Deigarria izan zen final-zortzirenetan Asier Olaizolaren kontra jokatutako partida gogorrean Eugik erakutsi zuen prestakuntza bikaina, eta hori izan zen, hein handi batean, bere garaipenaren (22-15) gako nagusia. Gainera, bi aste izan zituen Ruben Belokiren aurkako final-laurdena prestatzeko, eta hori ere oso ongi etorri zitzaion betiko aurkaria kanpoan utzi (22-15) eta horren garesti dauden finalerdietan sartzeko.
Barriolari gertatu zaion moduan, badirudi Patxi Eugik ere gainditu dituela azken urteotan behin baino gehiagotan zigortu izan duten eskuko arazoak. Minak jota, hilabeteetako geldialdi luzeak egin behar izan ditu behin baino gehiagotan, eta horrek nabarmen eragin du agoiztarraren jokoan.
Gezurra dirudien arren, txapelketaren fase erabakigarrietan askotan ibili baitira biak, behin bakarrik neurtu dituzte indarrak Buruz Burukoan. 2004an izan zen, Tolosan jokatutako final-laurdenetako partidan, eta Eugik aise menderatu zuen Barriola 22 eta 4ko emaitzarekin. Gaur garaile irtenez gero, hiru aldiz txapeldun izandako Patxi Eugik bere seigarren finala jokatuko luke denboraldiko lehiaketa garrantzitsuenean.
Pilotalekua, albiste
Baina lehian arituko diren bi protagonistez gainera, gaur beste albiste nagusi bat ere izango da hizpide; pilotalekua, hain zuzen ere. Eibarko Astelena pilotaleku historikoak ateak zabalduko ditu bi urtean erabat itxita egon eta gero. Gehiegi atzeratu den albiste on bat pilota mundurako.
Astelenak 2005eko maiatzaren 1ean hartu zuen azken pilota jaialdia, eta frontoiaren jabeek diru gehiegi eskatzen zutela- eta, Aspek igandetako partidak Bergaran jokatu izan ditu azkenaldian. Aipatutakoak kontuan hartuta, sarrera oso ona espero da gaur Eibarko pilotalekuan.
Diruari dagokionez, apustuak nabarmen irtengo dira Abel Barriolaren alde, hogeita hamar ehuni, gutxi gorabehera. Edozein modutan, Leitzakoak behin baino gehiagotan aipatu du diruak ez dituela partidak irabazten, eta berak Irujoren aurka jokatutako norgehiagoka izan daiteke adibide onena.
Xabier Urberuaga se clasificó para la gran final del Manomanista de Segunda categoría al eliminar ayer a Iker Arretxe en el Labrit de Iruñea por 22-10. El zaguero de Aulesti jugó un auténtico partidazo y no dio ninguna opción al joven delantero de Luzaide. El vizcaino se adelantó desde los primeros tantos gracias a su pegada y terminando el tanto con facilidad gracias a la dejada. Aunque Arretxe lo intentaba mostrando una buena defensa, no fue capaz de atajar el juego de su oponente y las ventajas fueron creciendo hasta el 10-2 y el 12-5. El navarro logró acercarse hasta el 14-9, pero no pudo concretar la remontada y fue eliminado por Urberuaga en un partido de 48 minutos y 229 pelotazos. Urberuaga metió cuatro saques por dos de Arretxe.
El segundo finalista se decidirá mañana en Tolosa en la semifinal que jugarán Beloki II y Galartza VI. Si gana Xabier Galartza, estaríamos ante una inédita final vizcaina en estos últimos años. Todavía está por determinar el frontón que acogerá esa final.
A. AIESTARAN
Titin eta Pascualek aise menderatu zituzten Koka eta Beloki Balmasedan jokatutako lehen finalerdian (22-4). 32 minutu eta 270 pilotakada izan zituen partidan, Titinek 4 tanto egin zituen sakez.
Eibarko jaialdiaz gain, Asegarcek beste partida bat antolatu du Mañariko Udal Pilotalekuan. Unanuek eta Beginok Olaizola I.aren eta Argoteren aurka neurtuko dituzte indarrak 18.00etan.
Fernando Arretxe y Jorge Nagore disputan hoy (19.00, Ortuella) la final del Masters CPA 2007 que organiza la empresa Frontis. Arretxe eliminó a Bengoetxea VII en semifinales, mientras que Nagore hizo lo propio con Antxia. El festival se completa con un segundo partido.
Ismael Chafee no pudo lograr la victoria en su estreno con la camiseta de Asegarce. Junto a Patxi Ruiz, que reaparecía tras caer eliminado en el Manomanista, perdió por 22-18 contra Bengoetxea VI y Zearra. El de Irurtzun plantó cara a Oinatz e incluso se adelantó 12-6 en el marcador.
Titín III sustituirá a Xala en el primer partido del festival que se disputa hoy en el Astelena de Eibar según comunicó Aspe ayer a la tarde. El delantero de Tricio no tuvo que emplearse muy a fondo en Balmaseda y se permite el lujo de repetir actuación en menos de 24 horas.