GARA > Idatzia > Tau

ACB Ligako kanporaketaREAL Champions League

Frenoa zapaltzeko asmorik ez du Tauk Unicajaren oztoporik gabe

Gasteiztarrek lehen laurdenean erabaki zuten bigarren partida, eta andaluziarrek haien nagusitasunari amore eman zioten El Alaves logró su primer triunfo en Mendizorrotza ante la Real, reafirmando las aspectomando las aspectomando las aspectos

UNICAJA MÁLAGA 66
TAU BASKONIA 82

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Atenasko zirkulazio kaotikoarekin jokoari eman ezin izan zion abiadurarekin, TAU Baskoniak ez dirudi frenoa askatzeko asmorik duenik, eta garaipen bakarrera dauka finalerdietako kanporaketa Unicaja berriro ere txikitu baitu. Ostiralean zazpigarren minututik aurrera jarritako martxa hasiera-hasieratik erabili zuten atzo jokalari gasteiztarrek, eta, min hartutakoak pilatu direnez, Scariolok ez dauka gaur egun Tauri jarraitzeko talderik. Pibotik gabe, Scola eta batez ere Splitter gelditzeko, bi eta hiru gizon jarri beharra dauzka entrenatzaile italiarrak, eta kanpoan sortzen diren hutsuneak bikain baliatzen ari da Rakocevic, bolada izugarrian baitabil.

Gasteizen jokatutako partidan bezala, serbiarrak zapuztu zituen malagarren ilusioak; atzo, gainera, lehen laurdenetik. Izan ere, hamasei puntuko aldea atera zieten euskaldunek lehen hamar minutuetan, 7-24, eta lehen 13 puntuetatik 8 egin zituen Baskoniako eskoltak.

Scarioloren ahalegina

Partidak berak eta kanporaketak oso itxura txarra hartu zuen Unicajarentzat, eta Sergio Scariolok azken ahalegina egin zuen dinamika aldatzeko. Iaioa da halako tranpak prestatzen, eta italiarrak atzo 1-3-1eko defentsa berritzailea atera zuen; Baskoniari min egin zion. Berni Rodriguezen eta Marcus Brownen eskutik, hamar puntura jarri ziren andaluziarrak, baina Rakocevicek kanpotik asmatzen jarraitu zuen, eta saskipean Baskoniak erakutsitako nagusitasunari esker, aldea laster berreskuratu zuten. Atsedenaldian 19 puntuz zen gainetik, 26-45.

Azken hatsa bota nahi izan zuen Unicaja taldeak atsedenaldia hartu ondoren, eta Ndong etorri berriaren hiru saskiratzeri esker, berriro ere hamar puntura jarri ziren etxeko jokalariak (35-45, 24. minutuan). Hala ere, Baskoniaren azken fitxatzeak ez zuen atzean geratu nahi izan, eta Lou Roe estatubatuarrak gauzak bere lekuan jarri zituen estutasunak hasi aurretik. Gainera, lehendik ere lesio gutxi zituenez, Tusek pibotak kantxa utzi behar izan zuen 29.minutuan, eta Scarioloren Unicajak amore eman behar izan zuen erabat.

Rakocevicen ezin hobeto aritu zen, baina keinu itsusi batek bakarrik zapuztu zuen partida amaiera oso lasaia.

Sólo el Joventut aguanta el ritmo baskonista

Al margen del Baskonia, el Joventut es el único cabeza de serie que ha conseguido un 2-0 a su favor, ya que tanto Barcelona como Real Madrid deberán jugar, por lo menos, un cuarto partido tras caer en sus visitas a Valencia y Girona. En una cancha tan complicada como La Roca, los de Aíto García Reneses fueron capaces de remontar 18 puntos, para terminar imponiéndose por nueve puntos 71-80. Akasvayu Girona consiguió vencer al Barcelona por 85 a 70 e igualar la serie. El equipo de Pesic, a diferencia de lo sucedido 48 horas antes en el Palau Blaugrana, estuvo impecable en defensa.   J.O.

Rakocevic, erabakitzaile

Serbiarrak beste erakustaldi bat eman zuen 30 puntu sartuta (19/15 hiruko sartu ditu bi partidak kontuan hartuta), baina partida amaieran hanka sartu zuen Malagako zaleen txaloei agur eginez erantzunda.

Maljkovic: «Hasta que no termine la serie no estaré tranquilo»

En un discurso muy previsible y sereno, Boza Maljkovic quiso alejarse de cualquier euforia y confianza pese a la manifiesta superioridad de su equipo en los dos partidos. «Hasta que no acabe no estaré tranquilo. Vamos a preparar el partido muy serio en los días que nos quedan y acoplar al nuevo jugador para que nos ayude. Ha pasado muchas veces y en Grecia me pasó perder con un 2-0 a favor», recordó el serbio.

En su análisis del partido, y a pesar de que el Baskonia volvió a ganar con guarismos altos, destacó la buena defensa realizada y apuesta por defender a tope durante 40 minutos para poder optar al título.

El técnico baskonista también aprovechó su intervención para pedir perdón en nombre de Rakocevic por su feo gesto a la grada y confirmó que prefirió dar descanso a Kaya Peker, a pesar de que el jugador le volvió a pedir jugar, para que termine de recuperarse y estar a pleno rendimiento en los próximos partidos.  Jon ORMAZABAL

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo