GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Prozesuak aurrera egin dezan, 27ko hitzordua oinarrizko jo du Batasunak

Prozesua bideragarria izan dadin eta hark aurrera egin dezan, hauteskundeak «hil edo bizikoak» dira Batasunaren aburuz. Horiek hala, EAE-ANVren aldeko boza eskatu eta jokoan dagoena «prozesuaren aldeko dinamika tenkatzea» dela adierazi du Pernando Barrenak.

IRUÑEA

Prozesua bideragarria izan dadin eta hark aurrera egin dezan, «hil edo bizikotzat» jotzen ditu Batasunak datorren igandeko hauteskundeak. Alderdi independentistako mahaikide Pernando Barrenak, igandean eskuratuko diren bozekin marraztu daitekeen errealitate politikoak «orain artean bake prozesuan gako politikoen eta konponbidearen alde agertu ez diren alderdiak haien alde agertzera behartuko dituela» deritzo.

Barrenak ezker abertzalearen oinarri sozialari, EAE-ANVri, bozkatzeko eskaria luzatu zuen, haren ustez, alderdi historiko horri botoa ematea «inbertsio bat egitea» baita. Barrenak azaldu zuenez, hauteskunde hauetan jokoan dagoena «ez dira lortuko diren emaitza bakarrik», heldu den maiatzaren 27tik aurrera, «prozesuaren aldeko dinamika indartzea eta tenkatzea» baizik.

Nafarroan aldaketa ezin

Komunikabideen aurrean atzo eginiko adierazpenetan, Alderdien Legeaz ere hitz egin zuen Barrenak, eta hura ezarrita, ezker abertzalearen hautesleen eskubideak ez ezik, hautesle guztienak bortxatzen dituztela nabarmendu zuen.

Alderdien Legea ezartzea gogor kritikatu zuen Barrenak, eta gainera, Nafarroan «eskubide bortxaketa hori areagotu» egiten dela nabarmendu zuen. Haren aburuz, ezker abertzalearen hauteskunde-zerrendak legezkanporatuta, ezker abertzaleari Nafarroako Parlamentutik eta hainbat udaletatik kanpo uzten zaio; gainera, «nafar gehienek nahi eta aldarrikatzen duten aldaketa politikoaren aukera baztertzen» dela salatu zuen.

Pernando Barrena Nafarroa Bairi zuzendu zitzaion, eta une oro ahoan bueltaka darabilen aldaketa politikoa zein ote den argitzeko eskatu zion. Era berean, milaka nafarren boto eskubidea urratuta zein aldaketa politiko bidera daitekeen itaundu zuen.

EAk, Aralarrek, EAJk eta Batzarrek osatzen duten koalizioak «euskal herritarren lurraldea zatitzen duen Foru Hobekuntzaren eredu autonomikoarekin» bat egiten ote duen «argi eta garbi» azaltzeko eskatu zien Barrenak alderdi horiei.

Bestetik, Gipuzkoako hiribuan, PSEk Kursaalean egin zuen hauteskunde mitinaren aurrean, hamarnaka pertsona elkarretaratu ziren hauteskunde demokratikoak galdegiteko helburuz.

Batasuneko mahaikide Joseba Alvarezek EAE-ANVren aldeko boza eskatu zuen, akordio politikoari eta ezker abertzaleak proposatutako esparru demokratikoari baiezkoa eman dien indar politiko bakarra delako. Era berean, «bakerako bidea berreraikitzeko», 27ko hauteskundeetatik «indartuta» ateratzea ezinbesteko jo zuen Alvarezek.

PSE aurrean

«Herritarren hitza errespetatu, putxerazo elektoralik ez» lelopean, hamarnaka pertsona elkarretaratu ziren atzo eguerdian, Donostian. PSEren hauteskunde mitinaren aurrean izan zen protesta.

Nafarroa bai

Nafarroa Baik gauzatu nahi duen aldaketa politikoa zertan datzan azaltzeko galdegin zuen Barrenak. Era berean, egungo Foru Hobekuntza ereduarekin bat datorren argitzeko eskatu zuen.

Alvarez denuncia la vulneración de derechos

El dirigente de Batasuna, Joseba Alvarez, en la concentración realizada ayer en Donostia ante el acto electoral del PSE, denunció la situación «de vulneración de derechos fundamentales» que se vive en Euskal Herria. En esta línea, el mahaikide recordó las 83.000 rúbricas recogidas por la izquierda abertzale y los 11.000 candidatos investigados.

Alvarez, preguntado entorno a las diversas protestas realizadas ante candidatos de otras formaciones, señaló que la campaña «no es normal» y que estas protestas se deben a que las personas «ven afectados sus derechos fundamentales, y protestan por esta situación».

El mahaikide recordó que esta campaña electoral se produce después de años de conversaciones políticas, y trajo a colación que la intención de la izquierda abertzale era presentarse bajo las siglas ASB. En esta línea, destacó que de haber sido así «hubiera supuesto un paso más en la normalización de este país».

Alvarez insistió en la existencia de miles de personas que tienen sus derechos básicos «violados», y señaló que esta situación no se vive en ningún otro lugar de la Unión Europea.   GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo