GARA > Idatzia > Txirrindularitza

UCI PRO TOUR Kataluniako Itzulia

Caisse d'Epargne nagusitu da taldekako erlojupekoan eta Karpets liderra da

GARA | SALOU

Caisse d'Epargne taldeak garaipena erdietsi zuen atzo Kataluniako Itzuliaren lehendabiziko etapan, 15,7 kilometroko taldekako erlojupekoan. Bide batez, Vladimir Karpets errusiarra sailkapen nagusiko liderra da. Euskaltel-Euskadi, berriz, makal aritu zen berriro ere, 22. sailkatuta etapan.

Eusebio Unzueren taldeak erabateko garaipena lortu zuen; izan ere, 16 eta 17 segundo atera zien CSC eta Astana taldeei, hurrenez hurren.

Ordekako ibilbidean, Caisse d'Epargne itzel lehiatu zen eta denbora ezin hobea lortu zuten Karpets, Pereiro, Gutierrez, Brard, Portal eta Erviti txirrindulariek. Hortaz, denboraldiko 16. ospea eskuratu zuten. Hain zuzen, Valverdek lau lasterketa irabazi du; Karpets berak hiru; Leon Sanchezek bi; eta Reynes, Rojas, Gutierrez, Rodriguez, Plaza taldekideek eta taldeak bat.

Euskaltel-Euskadi, ordea, 59ra heldu zen eta Andalucia, Fuerteventura eta Slipstream taldeak besterik ez zituen gainditu helmugan.

Gaur, bigarren saioak hiru mendate izango ditu, bigarren mailako Alt de Fatxes eta Coll d'Alforja, eta hirugarren mailako Coll de la Bataille.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo