GARA > Idatzia > Musika

Siniestro Total, talde galiziar herrikoi, demokratiko eta zientifikoa, beti zirika

Julian Hernandezen hitz zorrotzek zuzenduta, Vigoko boskoteak hogeita bost urte daramatza agertokietan. Aurki, lan berria plazaratuko dute, «Popular, democrático y científico», Steve Earle edo ZZ Top taldeekin lan egiten duen Joe Hardyren gidaritzapean. Taldeak 1982an egin zuen debuta, «Ayudando a los Enfermos» ep-arekin. Batez ere laugarrenarekin, «Bailaré sobre tu Tumba», taldeak ikaragarrizko arrakasta lortu zuen, punk doinuak eta hitz surrealistak elkartuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo