Luis Aranguren Lizaso Zumaia
Zumaiako alkateari
Irakurri dut joan den legealdian egindako gauzen zerrenda «Denon artean» aldizkarian. Ikusten ari naiz gauza on asko egin direla herriaren onurarako. Behin hasitakoan, onerakoak eta txarrerakoak esatea bidezkoa deritzot, eta azken horiek ahaztu ditu. Ez zara ausartu guztia kontatzera.
Herriari zerbitzua eman emango zenion, baina baita kendu ere. Gaur herritar askok lehen herrian zuten zerbitzuaren bila 6 km irten behar izaten dute. Herritarrek badakite zer dagoen ondo eta zer gaizki. Ez dago adierazi beharrik aldizkariaren bidez. Nire ustez hori iragarki hutsa da, batik bat zeure buruari egin diozuna. Hogeita hamar orritan hamabost argazki dira zureak.
Berriz ere aurkeztu zara alkate hautagai. Uste dut zerbait ikasiko zenuela aurreko legealdian, gaizki egindako gauzak ere balio baitute horretarako.