GARA > Idatzia > Ikusmira

Amnesty Internationalen urteko txostena....

Amnesty Internationalek atzo aurkeztu zuen urteko txostenak dioenaren arabera, giza eskubideen egoera ezin da inondik inora ontzat jo, eta gobernuei botereari eusteko beldurra sustatzea egotzi die. Estatu espainolari dagokion atalean, immigranteei emandako tratua nabarmendu du: epaileen ikuskapenik gabeko kanporatzeetatik tratu txarretara, legez kanpoko atxiloketak barne. Halaber, berriro ere ohartarazi du legea betearazi behar duten funtzionarioek egindako torturek eta tratu txarrek beren horretan jarraitzen dutela. AIk salatu dituen bakartzea eta oro har torturak errazten dituzten neurri guztiak salbuespen-legeen ondorio dira. Eta horiek aplikatzeko salbuespen-tribunalak daudenez, tortura eta tratu txarren salaketek ikerketa sistematikoaren eta independentearen gabeziarekin egiten dute talka. Salaketa horiek hedabideetan lortzen duten oihartzun eskasa agin- tariengan eta epaileengan eskasagoa da. Jakina bada ere, bitxia da Torturaren aurkako Konbentzioaren Protokoloa sinatu eta orain gutxi berretsi duen gobernu batek urtez urte Amnesty Internationalen eta are NBEren Kontalariaren txostenei muzin egitea eta praktika onartezin horiek errazten dituzten legeei eustea, larria sinatu dituen protokoloak ez betetzea. Izan ere, Gobernu espainolak torturaren aurka hartutako neurri bakarra hura ukatzea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo