GARA > Idatzia > Athletic

Jaitsiera ekiditeko borroka

Javi Casas jokatzeko prest dago defentsak gehien behar duenean La danza clásica tomará Baiona durante la próxiásica tomará

Luis Prietori denboraldia bukatu zaio, atzo egindako erresonantziak ezkerreko hankako abduktoreetan haustura duela berretsi baitzuenEl Alaves logró su primer triunfo en Mendizorrotza ante la Real, reafirmando las aspectomando las aspectomando las aspectos

Aritz SORZABAL | BILBO

Aurtengo denboraldian jaso dituen gol kopuruen ondorioz entzun behar izan dituen kritiken ostean -Nastic eta gero, Athletic gol gehien jasotzen duen taldea da-, zuri-gorrien atzealdea albistea da berriro. Hain zuzen ere, Luis Prieto lesionatuta eta Unai Exposito zigortuta izanik, Athleticen defentsa osatzeko arazoak ditu Manek. Hori dela-eta, Javi Casas jokatzeko prest dagoela jakitea albiste ona da bizkaitarrentzat.

Sopelako alboko atzelaria joan den apirilaren 7an lesionatu zen San Mamesen, Valentziaren aurkako partidan. Ezkerreko belaunean izandako arazoetaz behin osatuta, igandean Mallorcaren aurka jokatzeko moduan dagoela berretsi zuen atzo. Asteburuko partidaari dagokionez, jaitsiera ekiditeko irabaztea besterik ez zaiela geratzen aitortu zuen. «Irabazi edo irabazi egin behar dugu, jardunaldi honetan eta bi hurrengoetan», esan zuen.

Joan den urtean, hiru jardunaldiren faltan ere, Zaragozaren kontra antzeko partida garrantzitsua jokatu zutela ekarri zuen gogora -1-0 irabazi zuten orduan, asko sufrituta-. «Antza handia du partida horrekin. Hiru jardunaldiren falta, irabazteko behar bera dugu», nabarmendu zuen.

Hori bai, bizkaitarrak argi dauka igandekoa «urduritasun eta tentsio handiko» norgehiagoketa izango dela. «Gehiegi dugu jokoan. Espero dezagun taldea pixka bat solteago ateratzea», adierazi zuen. «Oso zentratuak eta motibatuak egonik, hiltzera joanez gero eta zaleen laguntzarekin, uste dut gauzak ondo aterako direla», erantsi zuen Javi Casasek.

Igor Gabilondok ere hitz egin zuen Mallorcaren aurkako hitzorduari buruz. Antzekotasunak topatu zituen duela bi aste Deporren kontra jokatutako partidarekin. «Datorren taldeak etxeko lanak eginak ditu, Depor San Mamesera etorri zenean bezala», azaldu zuen, eta berdinketa ez errepikatzeko zenbait gauzatan hobetu beharko dutela nabarmendu zuen.

«Garrantzitsuena atearen aurrean egun horretan baino gehiago asmatzea izango da, Depor baino aukera gehiago izan baikenituen. Egia da taldea baldar ibili zela hiru puntuak irabazteko beharragatik, baina espero dezagun oraingoan egoera hori pixka bat hobeto kontrolatzea», azaldu zuen Añorgakoak.

Luis Prietoren egoerari dagokionez, atzelariak erresonantzia egin zuen atzo bere lesioaren nondik norakoa ezagutzeko. Haustura du ezker hankako abduktoreetan, eta hiru aste egongo da jokatu gabe. Ondorioz, denboraldia amaitu zaio.

Sarrerak salgai

Mallorcaren aurkako partidarako sarrerak salgai jarriko dituzte ostiralean, larunbatean eta igandean bertan San Mameseko leihatiletan. Honako ordutegian egongo dira irekiak: ostiralean, 17.30etik 20.00etara; larunbatean, 10.30etik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara; igandean, 10.30etik 13.00etara eta 15.30etik aurrera. Bihartik aurrera, BBK kutxazainetan ere eskuratu ahalko dira sarrerak. Garestiena 65 eurokoa izango da; merkeena, berriz, 28 euro.

Bestalde, lehen taldeak entrenamendua egingo du gaur goizean Lezaman. Arratsaldez, lagunenarteko norgehiagoka jokatuko dute Baskoniaren aurka (Artunduaga, 19.00).

Ballesteros: «Nunca he visto un maletín»

El defensa central del Mallorca Sergio Ballesteros afirmó ayer que el objetivo de su equipo es situarse entre los diez primeros al finalizar la Liga, para lo que es necesario puntuar el domingo ante un Athletic «que saldrá a darlo todo», subrayó.

Ante la posibilidad de que los baleares jueguen en San Mamés con un estímulo económico adicional por parte de otro club implicado en la lucha por evitar el descenso, Ballesteros señaló que siempre se habla de maletines pero que él nunca ha visto ninguno. «Son cosas que siempre surgen, pero que nadie confirma, aunque siempre está la sospecha. Llevo muchos años en Primera y nunca he visto un maletín. No sé, quizás he tenido mala suerte», indicó.

A.S.

«irabazi ala irabazi»

Javi Casasek aitortu zuen Mallorcaren aurkako partidan «irabazi ala irabazi» egin behar dutela. «Gehiegi dugu jokoan. Espero dezagun taldea pixka bat solteago ateratzea», nabarmendu zuen Sopelakoak.

Ana Urquijo acude a Lezama para apoyar a la primera plantilla

La presidenta del Athletic, Ana Urquijo, acudió en la mañana de ayer a las instalaciones de Lezama para animar a la plantilla del equipo rojiblanco de cara al importante partido liguero que le enfrentará el domingo al Mallorca en San Mamés.

La presidenta estuvo con los jugadores en un día de trabajo en el que el entrenador, José Manuel Esnal «Mané», no realizó el habitual partidillo que suele hacer durante la semana para llevar a cabo diferentes probaturas de cara al siguiente partido.

Según los ejercicios, cómo dividió a la plantilla y ante las ausencias, el once podría estar formado por Aranzubia; Iraola, Sarriegi, Amorebieta, Casas; Murillo, Javi Martínez: Etxeberria, Yeste, Gabilondo; y Urzaiz. A.S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo