«Filomena Marturano» emagaldu ohi baten istorioa
«Filomena Marturano» obran melodramaren osagaiak aurkitzen dira, giro samur, mami eta familiakoan bizi diren giza tipoak. Emagaldu ohi baten istorioa kontatzen du. Domenicok mantentzen du, eta 25 urteko harremanen ondoren neska gazte batekin ezkontzea pentsatu du, baina ez du kontuan hartu Filomena, eta hori emakumeak gizonezkoaren kontra hartutako mendeku historikoaren tresna sotil bihurtuko da. Azken batean, Filomena gogoeta dibertitu eta zirraragarria da ezkontza eta ama izatearen inguruan. Protagonistak ez du aldarrikatzen seme-alabak izateko eskubidea, baizik eta haiek familia bat izateko duten eskubidea. Eduardo de Filipporen obra Angel F. Montesinosek zuzendu du.