GARA > Idatzia > Non Zer

Honore Bejin Garcia pianojolea Miramongo Matinéen

Miramongo Matinée berri bat egingo da gaur Euskadiko Orkestraren egoitzan. Oraingo honetan, Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketaren eta Euskadiko Orkestraren arteko lankidetzarekin jarraituta, Honore Bejin Garciak, 2006an izandako lehiaketa horren XIII. edizioko irabazleak, piano errezitala eskainiko du. Errezital horretarako aukeratutako errepertorioak garai oso ezberdinetako egileen obrak biltzen ditu. 1986an Parisen jaioa, Honore Bejin Garcia Pariseko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorioan pianoko goi mailako ikasketak egiten dabil.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo