Eusko Ikaskuntzak museoen inguruko jardunaldia antolatu du gaurko
Eusko Ikaskuntzak antolatutako museoen inguruko jardunaldia izango da gaur Bilboko Arte Eder Museoan. Ikastaro honetan Gasteizko Gobernuak onartutako Museoen Legeaz hitz egingo dute, eta Bizkaiko museoen kartografia aurkeztuko dute. Gainera, hamar aditu ingururen partaidetzarekin bi mahai-inguru egingo dira: bata, Bizkaiko museoen egungo egoeraren ingurukoa eta, bestea, bilduma zaletasun publiko eta pribatuaren ingurukoa.