GARA > Idatzia > Errugbia

Emakumezkoak

ASB taldeak goi mailara heltzeko aukera du

J.L. | BAIONA

Asteburu handia izan daiteke datorren hau ASB taldeko neskentzat, bai eta Euskal Herriko emakumezkoen errugbiarentzat, ASB Baionako taldeak Elite Ligara, Estatu frantseseko mailarik gorenera heltzeko aukera baitu.

Horretarako nahikoa du, bihar, 15.00etatik aitzinera Limogesen jokatuko duen norgehiagoka irabaztea. Aurrez aurre Bobigny taldea izango dute. Lehen fasean, lapurtarrak lehenengo izan dira bere multzoan, eta biharko aurkariak, berriz, laugarrenak. Horretaz gain, euskaldunek eskarmentu handiagoa duten jokalariak dituzte. Beraz, berde-moreak dira faboritoak.

Elite Ligara igotzea sekulako balentria litzateke, inoiz ez baita euskal talderik maila horretan egon. Konporaketak egiterakoan, nesken Elite Liga mutilen Top 14aren parekoa da, beraz, neskek ere goi mailan talde bat izateko aukera paregabearen atarian daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo