GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

«Eraso faxistei, erantzun zibikoa» eskatu du Imazek

Ezker abertzalearen kontra jo zuen atzo Josu Jon Imazek berriz ere. Kanpaina bukaeran, EAJren lehendakariaren aburuz, «Euskadiren gidaritza hartzeko gai diren bakarrak direla» nabarmentzeaz gain, EAJri bozkatzea «bakeari egin diezaiokeen aportaziorik onena da».

GARA | BILBO

Bilboko La Casilla pabiloi zaharrean egin zuen PNVk hauteskunde kanpaina amaierako ekitaldi politiko nagusia.

Bertan, EBBko presidente Josu Jon Imaz, Ibarretxe Lehendakaria eta EAJren beste hautagai eta kargu andana bildu zen. Horiek hala, Imazek aurreko hauteskundeetan EAJ-EA koalizioa bozkatu zuten pertsonengana zuzendu zen. Kasu honetan, bere alderdiko hautagaiak «instituzioak lideratzeko benetako aukerak dituzten zerrendagai abertzale bakarrak direla» defendatu zuen. Izan ere, bere aburuz, «herri proiektua dugu; bere identitateaz harro den Euskadi batean sinisten dugu, aurrera doan Euskadi batean, egunero hobetzen doana eta bere hiritar guztientzako bizi kalitatea sortzen duena».

Hortaz, Imazek, «Euskaditik gobernatuko» dutela iragarri zuen, «euskal herritarrek gure etorkizuna bakean eta askatasunean erabakitzeko.

Dena den, azken egunetako dialektikari eutsi eta Imazek ezker independentistaren kontra jo zuen berriz ere. Hala, igandean gizartea bozkatzera joateko deia egin zuen. Neurri horrekin «erantzun zibiko eta kontundentea» emango ei zaio, Imazek «eraso faxistak» kalifikatu zituen horiek. Imazen aburuz, hori baita «bai EAJtik bai gizarte osotik ere, bakeari eta biolentziaren aurka egin litekeen aportaziorik onena».

Bestalde, atzo goizean eta espektazio gutxi eta presentzia polizial ikaragarriaren artean, Iñaki Azkunak beste ekitaldi bat egin zuen Bilboko Alde Zaharrean. Beste behin ere «navajeroaren» kontrako borroka izan zuen hizpide eta turistek «tela marinera» uzteko eskatu zuen. Bukaeran, Euskal Herrian Euskaraz-eko hamar bat kidek Bilboko alkate euskalduna exijitu zuten Azkunaren aurrean. Dena den, hori ez zen izan EAJk azken orduan izandako ezusteko bakarra. Izan ere, euren Interneteko ataria `haketu' zuten.

EA mostró su compromiso con «el avance en la soberanía»

La presidenta de EA, Begoña Errazti, apostó ayer por un Gobierno «progresista» y preferiblemente «abertzale con propuestas concretas para lograr la paz, la normalización política y la convivencia», al tiempo que mostró su compromiso con «el avance en la soberanía y el derecho a la autodeterminación» de Euskal Herria. Errazti firmó públicamente, junto a la candidata de EA a la alcaldía de Donostia, Jaione Arratibel, el código ético de su partido por la «transparencia y honestidad», que «no es algo nuevo sino un compromiso que se firma desde 1991». En este sentido, la presidenta explicó que dado que la campaña «es un momento de reflexión», EA ha considerado oportuno reiterar su compromiso con la ciudadanía. Recordó que «la normalidad llegará cuando logremos avanzar en la paz» y se aseguró que «EA no podrá estar en pactos con el PP como el PNV», ya que «es difícil encajar con el no a la paz y a la convivencia que representa el PP».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo