GARA > Idatzia > Non Zer

MUSIKA

Paddy Keenan Irlandako folk musikaria Euskal Herrira dator

Paddy Keenan Irlandako folk musikaria Euskal Herrian izango da ekainaren hasieran eta bi kontzertu eskainiko ditu Amurrio antzokian (ekainaren 2an) eta Bilboko Euskalduna Jauregian. Bere gurasoak oso bidaiazaleak ziren, eta harreman estua zuten musika tradizionalarekin; bai Paddyren aita bai eta haren aitita Uilleann Pipeseko gaita-jotzaileak izan ziren. Hamar urte zituela, gaita jotzen hasi zen Paddy, eta 14 urterekin lehenengo emanaldi garrantzitsua egin zuen, Dublingo Gaiety antzokian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo