GARA > Idatzia > Non Zer

Argazki rallya

«Leioako Umore Azoka» I. Argazki Rallyaren gaia izango da

Argazki rallyaren gaia «Leioako Umore Azoka» eta ekainaren 2rako antolatu dute. Argazkiak egitea gustuko duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Rallyan parte hartzeko, izena eman beharko dute Kultur Leioako sarreran, larunbatean bertan 10.00etatik 11.00etara eta 17.00etatik 18.00etara. Parte-hartzaile bakoitzak kamera eraman beharko du. Hala ere, argazki-kamerarik ez duten arren, rallyan parte hartu nahi duten pertsona guztiei erabili eta botatzeko argazki-kamera emango zaie. Egoera horretan daudenei gomendatu nahi diete aurre-inskripzioa egin dezaten argazkileioa@yahoo.es helbide elektronikora mezu bat bidalita, argazki-kameren kopuru zehatza izango baita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo